Arabako Aldundiak baieztatu du Bidegik enpresei ordaindutako 10 milioi euro lehendik ere ordainduta zituela

  • Larraitz Ugarte bozeramaileak jakinarazi du Gipuzkoako Aldundiak Markel Olano, Eneko Goia, Felix Urkola eta Luis Mari Apraizen deklarazioa eskatuko duela lekuko gisa.


2015eko maiatzaren 22an - 13:42
Arabat sozietate publikoak Gipuzkoako Aldundiari igorritako idatzia.

Gipuzkoako Aldundiak apirilaren 27an salatu zuen Bidegik AP-1eko Eskoriatza-Arlaban tartean 10,1 milioi euro ordaindu zituela Arabako zatian egin gabeko lanengatik. Arabako Aldundiari hori horrela izan zen jakiteko informazio eskaera egin zion foru erakundeak eta honen erantzuna jaso berri du: zati horretan ez zen “inolako lanik” egin.

Ugartek oso larritzat jo du Arabako Aldundiak bidalitako dokumentazioa: “Ezer egin gabe jaso zituzten enpresek 10 milioi euro. Hau oso larria da, ikaragarria gure gizartearentzat, eta garaiko arduradunek azalpenak eman behar dituzte” azaldu du prentsaurrean bozeramaileak.

Azkeneko datuok eskuetan, jakinarazi du Aldundiaren ustez “ardura politiko larriak” izan ditzaketen lau lagunen deklarazioa eskatuko dutela ustezko iruzurragatik Azpeitiko epaitegian zabalik dagoen auzian, denak EAJri estuki loturikoak: Markel Olano diputatu nagusi ohi eta egungo hautagaia, Eneko Goia Azpiegitura diputatu ohi eta Donostiako alkategaia, Felix Urkola Lazkaoko alkategaia eta Luis Mari Apraiz Arrasateko zinegotzia.

Bidegi auzian dagoeneko bi kereila ditu sartuta Gipuzkoako Aldundiak eta zantzuak daude denera 30 milioi euro gehiago ordaindu zirela AP-1eko obretan egin gabeko obrengatik. Markel Olanok ARGIAk antolatutako aurrez aurrekoan honakoa esan zuen: “Bidegin dirua zuzen erabili zela diot publikoki, baina hori zeinek erabaki behar du?”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bidegi
'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Bidegi auziko kereiletako bat artxibatu du epaileak behin behinean

Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]


Ustelkeriaren Aurkako Bulegoa sortzea erabaki du Eusko Legebiltzarrak

Alderdi Popularraren abstentzioa salbu, gainerako talde politikoek babestu dute EH Bilduk mahai gainean jarritako proposamena.


2019-09-06 | ARGIA
Eneko Goiak irailaren 13an deklaratuko du "Bidegi kasua"-gatik

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak irailaren 13rako, 9:30ean deitu du deklaratzera Azpeitiko auzitegian Donostiako alkate eta Gipuzkoako azpiegitura diputatu ohi Eneko Goia. Egun berean joan beharko dira AP-1 errepidearen eraikuntzako arduradun Luis Mari Apraiz eta Felix Urkola, [+]


2019-06-12 | ARGIA
Eneko Goiak "Bidegi auzia" dela-eta lekuko gisa deklaratuko du

Eneko Goia jarduneko Donostiako alkateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko azpiegitura diputatu ohiak lekuko gisa deklaratu beharko du Azpeitiko 2. Instrukzio epaitegian “Bidegi auzia” dela-eta. Goiarekin batera, AP-1 errepidearen eraikuntzan ardurak izan zituzten Luis... [+]


Eguneraketa berriak daude