AP1eko autobidearen obretan egondako ustezko irregulartasunengatik epaile aurrean deklaratu dute beste behin inputatuek. Fiskaltzak ez agertzea erabaki du.
Bidegiko zuzendari tekniko izandako Agustin Zugasti, obretako zuzendari ohi Joan Marche eta Ivan Fernandez de Landa ingeniaritza enpresako ordezkaria, Azpeitiko epaitegian izan ziren asteazkenean, Gipuzkoako Aldundiak Bidegi auzian jarritako kereilaren barruan inputatu gisa deklaratzen.
Gara egunkariak papereko edizioan azaldu duenez, martxoan egindako gisa bereko azkeneko saioan ez bezala, oraingoan Fiskaltzak erabaki du epaitegira ez agertzea. Fiskalaren jarrera aldaketa, hain justu, Gipuzkoako Aldundiaren kolore aldaketaren bezperan dator.
Enpresa eraikitzaileen “eskaerak gora”
Inputatuen defentsak ere estrategia aldatu du, Garako kazetariaren arabera. Hala, Diputazioaren aginduz kanpo ingeniaritza batek egindako peritu-lana “deskalifikatzen” saiatu ei da eta baliteke beste peritu-lan bat aurkeztea.
Ingeniaritza horrek ustezko irregulartasun larriak eta faltsutzeak aurkitu zituen Arrasate-Eskoriatza zatiko obretan, tuneletan erabilitako hormigoian esaterako. Ondorioz, likidatutako diru kopurua obra zuzendaritzak ezarritako muga baino askoz gehiago izan zen.
Galdeketan, Gararen esanetan, inputatuek iradokitzen dute badaudela auzian ageri ez diren elkarrizketak eta dokumentazioa, eta likidatutako diru kopurua handiagoa izan zela “enpresa eraikitzaileen eskaerek gora egin zutelako”.
Informazio gehiago:
Bidegi auziaren inguruko albisteak eta informazio guztia hemen aurkituko duzu.
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]
Alderdi Popularraren abstentzioa salbu, gainerako talde politikoek babestu dute EH Bilduk mahai gainean jarritako proposamena.
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak irailaren 13rako, 9:30ean deitu du deklaratzera Azpeitiko auzitegian Donostiako alkate eta Gipuzkoako azpiegitura diputatu ohi Eneko Goia. Egun berean joan beharko dira AP-1 errepidearen eraikuntzako arduradun Luis Mari Apraiz eta Felix Urkola, [+]
Eneko Goia jarduneko Donostiako alkateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko azpiegitura diputatu ohiak lekuko gisa deklaratu beharko du Azpeitiko 2. Instrukzio epaitegian “Bidegi auzia” dela-eta. Goiarekin batera, AP-1 errepidearen eraikuntzan ardurak izan zituzten Luis... [+]