Eneko Goiak irailaren 13an deklaratuko du “Bidegi kasua”-gatik

  • Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak irailaren 13rako, 9:30ean deitu du deklaratzera Azpeitiko auzitegian Donostiako alkate eta Gipuzkoako azpiegitura diputatu ohi Eneko Goia. Egun berean joan beharko dira AP-1 errepidearen eraikuntzako arduradun Luis Mari Apraiz eta Felix Urkola, Naiz-ek informatu duenez. Bidegi kasuagatik deitu dute epaitegietara, ustez egin gabeko lanengatik 30 milioi euro publikorekin egindako iruzurraren ikerketa.


2019ko irailaren 6an - 11:24
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Joan den ekainean Gipuzkoako Auzitegiak erabaki zuen Bidegi kasuaren ikerketa luzatzea eta deklarazio hauek agintzea. Honenbestez, Naiz-en irakur daitekeenez, 2022. urtera arte luza liteke instrukzioa.

EH Bilduk jarri zuen salaketa, Gipuzkoako Aldundia eskuratu ostean, aurreko legegintzaldian diru publikoarekin irregulartasunak egin zirela baloratuta.

Herri akusazioak Markel Olanok ere deklaratzeko eskatu zuen, baina Auzitegiak ez zuen beharrezko ikusi.


Gipuzkoako politika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...