Biba umore inteligentea, “H28” bueltan da!

  • Hiru urte jada. Gezurra dirudi "H28" aldizkari satirikoaren azken zenbakia 2017ko irailean publikatu zela. Hain genuen gogoan... Eta bat-batean, hilobiko zulotik eskua zut! arkatza airean. Bueltan da berriro, ezker eskuin zaplakoak banatzeko gertu.


2020ko azaroaren 27an - 13:18
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Eta hemen gaude irakurleok, larunbata hilak 28 heldu zain, ustez hilak zeudenak biziberritu eta pandemia kabroi honek inposatu dizkigun maskaren azpian irri egiteko gogo biziz. Gustura irentsiko ditugu ohiko komikigileen lanak, baita balizko fitxaketa berrienak ere.

Estreinako zenbakian, 2015eko urtarrilaren 28an argitaratutako hartan, parte hartu zuten, besteak beste, Adur Larrea, Asisko Urmeneta, Marko Armspach, Patxi Uharte Zaldieroa, Joseba Larratxe Josevisky eta Unai Iturriagak. Edu Lartzanguren, Ainhoa Sudupe, Patxi Gallego, Iru Ñe, Eñaut Aiartzaguena... hamaika izan dira H28 proiektuan bat egin zuten autoreak.

Ea bigarren olatuak zer dakarkigun!


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!