G7

Biarritzen egingo den G7ren bilerarako kontrol polizial bereziko eremua handitu du prefetak

  • Hasieran adierazitakoa baino handiagoa izango da zaintza bereziko perimetroa Biarritzen, G7ak abuztuaren 23tik 26ra Biarritzen egingo duen goi-bileran. Hala jakinarazi du Pirinio Atlantikoetako prefetak asteartean publiko egin duen oharrean.


2019ko maiatzaren 7an - 15:06
Iazko G7aren bilera. Aurten Biarritzen elkartuko dira munduko zazpi herrialde boteretsuenetako buruzagiak.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Estatuburuak elkartuko diren guneak eta ingurukoak sartu dituzte perimetro gorrian. Hasieran jakinarazi zutenez, Angeluko golf eremua perimetro horren barnean sartuta zegoen, baina prefetaren azken oharraren arabera, ez da hala izango. Gainontzean, ordea, segurtasun-eremua handitzea erabaki dute, akuarioraino iritsiz –hasieran ekialderago jarri zuten eremu gorriaren muga, hondartzaren bukaeratik gertu–.

France Bleu irratiak argitaratutako bi mapa hauetan ikus daiteke polizia-kontrola estuagoa izango den eremua nola hedatu den.

Gorriz markatutako eremuan ezin izango dute sartu bertakoak ez diren pertsonak, estatuen delegazio ofizialetakoak ez badira. Automobilen zirkulazioa ere eten egingo dute perimetro horren barruan eta ezin izango da ibilgailurik aparkatu, ez kalean, ezta aparkalekuetan ere.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.