Bi urteko kartzela zigorrak Barcinari tartak bota zizkioten hiru laguni

  • Gorka Ovejero, Julio Villanueva eta Ibon Garciari bina urteko kartzela zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak. AHTren aurkako protesta gisa Barcinari tartak jaurtitzea egotzi diete.


2013ko azaroaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Okzitaniako Tolosan eman zizkioten tartakadak Yolanda Barcinari.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kartzela zigorraz gain, hiruna hilabeteko isuna ezarri die hiru “tartalari”-ei: tarte horretan egunero 10 euro ordaindu beharko dituzte, 2011n Okzitaniako Tolosan Nafarroako presidentearen kontrako protesta ekintzan parte hartzeagatik.

Mikel Alvarezi berriz, urtebeteko zigorra eta hilabeteko isuna jarri diote, konplize izatea egotzita.

"Atentatua"

Nafarroako presidentearen kontrako "atentatu" gisa hartu du epaitegiak tartak jaurtitzea, fiskalaren eta akusazioko abokatuaren tesiak bere eginez.

Auzitegi Nazionalak gaineratu du, tartakadak delitua direla gertakariak jazo ziren lekuan ere. Frantziako Estatuko autoritateek ekintza "biolentzia delitu" gisa hartu zutela diote eta hori "atentatu" delitua baino doi bat arinagoa besterik ez dela.

Bederatzi urte eskatzen zituzten

Nafarroako presidentearen aldeko akusazioak bederatzi urteko zigorra eskatzen zuen tartak jaurti zituztenen kontra eta fiskaltzak bost urtekoa. Defentsako abokatuak argudiatu zuen auzipetuak ez zeudela Okzitaniako Tolosan Barcinari tartakadak eman zizkioten egunean.

Tartakaden bideoa:

Tartalarien aldeko ekimenetako bat.

Auzitegi Nazionalaren aurrean protesta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abiadura Handiko Trena
2025eko martxoaren 19
Lur arraroak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!