Bi urtean 26.000 lanpostu gal litezke EAEn

  • Aurten 20.000 lanpostu galduko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; eta 2014an 6.000 gehiago. Ricardo Gatzagaetxeberria Ogasun sailburuak emandako datuak dira.


2013ko ekainaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Ricardo Gatzagaetxeberria Ogasun sailburua. (Argazkia: Irekia.net)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera, langabezia-tasa %13,7ra helduko da aurten. Enplegu tasak 2015ean hasiko du hazkundea; bi urte barru 6.000 lanpostu sortuko dira, betiere Epainiako eta oro har Europako ekonomiak aurreikusitako hazkundea izaten badute.

Urte hasieran egindako aurreikuspenekin alderatuta, enpleguaren sorrera urtebete atzeratuko da. Urtarrilaren 22an egindako agerraldian, Gatzagaetxeberriak adierazi zuen EAEko ekonomiak %1,2ko igoera izango zuela 2014an, eta 6.000 lanpostu sortuko zirela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia krisia
Eguneraketa berriak daude