Bi pertsona identifikatu ditu Ertzaintzak Zarautzen, etxegabeen neguetxea irekitzearen aldeko kontzentrazioan

  • Manifestari bat eta kazetari bat identifikatu dituzte larunbatean, etxegabeen aterpea ireki ez izana salatzeko udaletxearen aurrean eginiko kontzentrazioan. Udalaren "utzikeria" salatu eta honela adierazi dute igandeko prentsaurrekoan: “Geratzen zaigun aukera bakarra arazoari geuk heltzea eta kolektiboki erantzutea da”.


2019ko martxoaren 17an - 22:36
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Neguetxea ireki dinamikaren baitan, Geriza herri ekimen eta proiektuaren izenean, Zarauzko udaletxearen aurrean bildu zen herritar multzo bat beste larunbat batez. Deia inoiz baino zabalagoa izateak beste kontzentrazioetan baino jende gehiago elkartzea egin zuen, eta ekintzaren nondik norakoak ere halakoak izan ziren. “Dozena erdi ertzain agertu zitzaizkigun kontzentrazioaren orduan, eta bi pertsona identifikatu zituzten mehatxupean; kazetari bat eta kontzentrazioan zegoen kide bat”, adierazi dute ekimeneko kideek igandean eginiko prentsaurrekoan. Egunean zehar Ertzaintza “jarraika” izan zutela ere esan dute.

Urtarriletik datorren kontua da. Azken zortzi urteetan etxegabeei neguan aterpea emateko erabili den eraikina aurten ez zela irekiko iragarri zuen Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak. “Inork ez du horrelako leku bat etxe alboan izan nahi” esan zuen saileko arduradunak, Geriza ekimeneko kideek salatu dutenez. Erabakiaren aurrean hainbat herritarrek igandetan biltzeko hautua egin zuten, arazoari konponbidea bilatzeko. Hasieran formalki eskatu zioten udal gobernuari zerbitzua ematen jarraitzeko, baina eskaera ezerezean geratu eta aurrera egin zuten: “Utzikeria horren aurrean, bideari ekin genion gure kasa”.

“Errepresioaren bidez isilarazten saiatu dira”

Larunbateko gertaerari buruz mintzatu dira igandeko prentsaurrekoan. Udala jarri dute jomugan, polizia bertara bidaltzeagatik: “Ez da neguetxea ez duzuela ireki nahi: indarrez mantendu nahi duzue itxita”. Aurreko bost asteetan egindako kontzentrazio eta ekintzetan ez dela halakorik gertatu esan dute, baina herritarrengan “kontzientzia eta inplikaziorako beharra” zabaltzen hastean, Udalak poliziaren “errepresioarekin” erantzun izana salatu dute."Argi erakutsi du Udalak ez duela nahi neguetxearen eztabaida publikoki eman dadin", azpimarratu dute.

Larunbatean, indar poliziaren presentzia handia izan zen lehen unetik. 12:00etarako deitua zegoen kontzentrazioa, eta ordua baino lehen Ertzaintza eta Udaltzaingoa bertan zen jada. Lehen aldarrikapen oihuekin batera esku hartu zuen poliziak: kontzentrazioko kide bat identifikatu zuten. Haren ondoren lanean ari zen Hitza agerkariko langilea identifikatzera behartu zuten, argazkiak ateratzeagatik.

Babesa eskertu eta aurrera

Zarauzko herritarren, inguruko herrietako herritarren eta antzerako proiektuen babesa eskertu dute. Larunbat arratsean mahai-inguru jendetsua egin zuten; Irungo Harrera Sarea, Gernikako Eztena, Artea eta Txantxarreka gaztetxeko kideak izan ziren bertan euren proiektuez hitz egiten.

“Larunbateko errepresio polizialaren aurrean, gure hautua berresten dugu: geratzen zaigun aukera bakarra arazoari geuk heltzea eta kolektiboki erantzutea da”, esan dute prentsaurrekoan. Arazoarekiko kezka duen ororen parte hartzea beharrezkoa dela nabarmendu dute. Esku bat botatzeko prest dagoena Gerizarekin kontaktuan jartzeko eskatu dute, negukoetxea@gmail.com helbidera idatzita edo sare sozialen bitartez.

Bideo bidez zabaldu dute prentsaurrekoa:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Espazio publikoan gatazka ikusezin bihurtzeko hiru hamarkadako prozesua

Kalea bilakatu da espazio publiko. Ezarri zaio ordena diseinuaren, arauen eta zaintzaren bitartez. Higienismo garaikidea aztertu dugu Bilboko errealitatea ardatz hartuta.


Etxegabeen kontrako bi eraso egin dituzte Bilbon eta Lekeition

Larunbat gauean gizon batek Bilboko Zorrotzaurreko pabiloi bat erre zuen, bertan bizi diren etxegabetutako pertsona batzuen kontra egiteko. Lekukoen arabera, 33 urteko gizonak errezelei su eman zien bertan zeuden batzuekin eztabaidatu ondoren. Bestetik, pasa den astean... [+]


2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


Mikel Urabaien (Paris 365): “Erakundeek erantzukizuna aldamenekoari pasatzen diote”

Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.

 


Oxfamen txostena
Munduko %1 aberatsenek urteko lehen hamar egunetan gainditu dute karbono isurien urteko kuota

Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


Idorrak dira munduko lurren %40, eta lehortze bidea egin dute lurren %75ek

Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.


2024-11-26 | Ahotsa.info
Paris 365
15 urte pobreziari aurre egiten Iruñerrian, eta inoiz baino beharrezkoagoa

Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


KAS: “Afariak debekatuta beharra ez da desagertzen; areagotzen da”

Kaleko Afari Solidarioak (KAS) egitasmoko kidea da Ixiar Gonzalez Gurrutxaga. Donostiako Udalak asteazkenean debekatu egin die behar dutenentzako otordu beroak eskaintzen jarraitzea. 18:00etan prentsaurrekoa deitu dute beren erantzunaren berri emateko. "Hiru aukera ditugu:... [+]


2024-10-24 | ARGIA
Donostiako Udalaren debekuaren aurrean, Kaleko Afari Solidarioak dio etxerik gabekoei otorduak ematen jarraituko duela

Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldeak ezin izango ditu otorduak eman ostegunetik aurrera, Egian behintzat. Hala jakinarazi diete udaltzainek asteazken iluntzean, ahoz, antolatzaileei, baimenik ez dutela eta Donostiako Udalaren erabakia dela argudiatuta. Asteazken... [+]


Giza eskubide gehiago eta eskuin-mutur gutxiago

Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]


Eguneraketa berriak daude