Oztopoak gaindituta, Ipar Euskal Herriko lehen ezkontza homosexuala Arrangoitzen

  • Arrangoitzeko Herriko Etxeak legea bete du azkenean. Auzapezak sexu bereko bi pertsona ezkontzeari uko egin ostean, herriko hautetsi batek ezkondu ditu Guy Martineau-Espel eta Jean-Michel Martin.


2013ko uztailaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Guy Martineua-Espel eta Jean-Michel Martin, Arrangoitzeko hautetsia parean dutela. (Argazkia: Gaizka Iroz / Kazeta.info)

Frantziako Parlamentuak otsailean onartu zuen sexu berekoen ezkontza baimentzen duen lege proiektua. Maiatzaren 18an jarri zen indarrean, eta handik hamaika egunera egin zen Frantziako Estatuko lehen ezkontza homosexuala, Montpellierren.

Maiatzean, Guy Martineau-Espelek eta Jean-Michel Martinek Arrangoizeko herriko etxera jo zuten, ezkontza tramiteak abian jartzeko. Jean Michel Colo auzapezak, ordea, ez zuela legea beteko esan zuen. Erregistro zibila itxi zuen, bi gizonek ezkontzeko eskaria egin ez zezaten. Marc Allet apezpikuak, Manif pour Tous mugimenduak eta eskuineko zenbait auzapez eta hautetsik erabakia txalotu zuten.

Aldiz, Frantziako Gobernuak adierazi zuen legea urratzen duen oro zigortu egingo duela. Arrangoizeko hautetsi batek legea beteko zuela esan zuen orduan, eta hark ezkondu ditu bi gizonak.

Bestalde, bikoteari sostengua adierazi diote, besteren artean, Les Bascos LGTB elkarteak, EH Bai alderdiak, LAB eta CGT sindikatuek eta hainbat talde feministek. Hain justu, inguru euskaldunetik jaso duten babesa eskertzeko, ezkontzeko unean euskaraz hitz batzuk esan dituzte Martineau-Espelek eta Martinek, frantses hiztunak diren arren.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


Eguneraketa berriak daude