Bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon, sexu eraso baten harira

  • Ertzaintza hirugarren inplikatuaren bila dabilela diote hainbat hedabidek. Elkarretaratzea deitu dute mugimendu feministek.


2019ko azaroaren 07an - 15:05
Barakaldoko elkarretaratze bat, eraso sexista baten aurka
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Astelehenean gertatutako taldeko sexu eraso batengatik, bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon. Salaketa jarri zuen emakumeak adierazi zuen etxebizitza batean eraso egin ziotela. Berriak argitaratu duenaren arabera, emakumea eta erasotzaileak logelak alokatuta dituen etxebizitza berean bizi ziren. Hainbat hedabidek azaldu dute Ertzaintza hirugarren inplikatu baten bila dabilela.

Elkarretaratzea, ostegun arratsaldean

Barakaldoko Udalak eta hainbat mugimendu feministek elkarretaratzea deitu dute arratsaldeko 18:00etan, Herriko Plazan. Udala herri akusazio gisa aurkeztuko da kasuan. Argitan emakumeen aholku zentroak salatu du tratu txarrak eta erasoak “emakumeak gizartean duen diskriminazioaren ondorio” direla.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude