Uztailak 23tik gose-greban sartuta dago euskaltzale talde bat Gasteizen, Iruña-Veleia auzia argitzea eskatzeko. Haien helburua da EAEko legebiltzar osatu berriak "zientziaren bidea" erabiltzea kasua argitzeko.
Gasteizko Aiztogile kalearen 73.ean egiten ari dira gose greba. Ostrakak "bahituta dituzten" Bibat Museotik 100 bat metrotara dagoelako aukeratu dute lekua. Haien eguneroko jarduna Twitterreko @gosegreba kontutik ematen ari dira, babesa adieraztera hurbildutako jendea eta egunero egiten dituzten ekimenak tarteko.
Astelehenean, Eusko Jaurlaritzaren osaketarekin bat eginez, Legebiltzarrera hurbildu eta legebiltzarkide berriei erregistroaren bidez hiru eskaera luzatu zizkieten: grafitoak datatzea, talde independente batek grafitoak agertu ziren lekuen ondoan kata kontrolatu batzuk egitea ea antzekorik agertzen den jakiteko eta, azkenik, grafitoak babesteko konpromiso irmoa, suntsitu ez ditzaten.
14 urte pasatu dira Iruña-Veleian grafitoak topatu zirenetik eta gaia judizializatuta egon den azken 12 urteetan, grafitoak ez dira adituak diren laborategietara bidali izan.
Aldeko eta kontrako babesak
Grebaren hasieran atxikimendua adierazi zieten hainbat lagun ezagunek. Tartean, Pako Aristi, Nekane Jurado, Arkaitz Estiballes, Josu Naberan, Andoni Egaña, Jon Maia, Onintza Enbeita, Oihane Perea eta Iñaki Viñaspre.
Auzian protagonismo nagusia eduki duten Lurmen enpresako Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk gose grebarekiko beren desadostasuna agertu zuten prentsa-ohar baten bidez, inoren osasuna arriskupean ez jartzeko eskatuz. Bestalde, SOS Iruña-Veleia eta Martin Ttipia elkarteek ere ekintza honekiko jarrera kritikoa azaldu izan dute.
Iruña-Veleia auzia “behin betiko” argitzea eskatu dute martxoaren 30ean, Gasteizen egindako manifestazioan. Iruña-Veleia argitu, ez suntsitu plataformak aztarnategian egindako “txikizioak” salatu ditu eta Arabako Foru Aldundiaren ardura... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
Martxoaren 30erako Iruña-Veleia martxan, SOS Iruña-Veleia eta Euskeraren jatorria elkarteek manifestaziora deitu dute, Aski da! Argitu, ez suntsitu lelopean. Azken bi urteetan "hondeatzaileak sistematikoki eremu arkeologiko oso aberatsak suntsitzeko modu... [+]
Urriaren 26an Iruña-Veleia Argitu, ez suntsitu jardunaldian Zenbat esku daude Iruña-Veleian aurkitutako ostraken testuetan? ponentzia aurkeztu zuen Joseba Lizeagak
“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]