“Proposamen ausart, integral eta prestuen tenorea etorri zaigu (…) Euskal Herria munduko altxamenduen artean sar dadin berriro”, bota zuen Hartzea Lopez Arana adiskideak ARGIA aldizkarian 2018ko uztailean argitaratu zuen “Oldartze eraginkor baten alde” izeneko iritzi-artikuluan. Sei urte pasa dira geroztik eta geure buruari galdetzen diogu: Euskal Herria munduko altxamenduen artean sartu al da berriro? Eta, bestetik, zertan dago munduaren altxamendua?
Mundua aspaldiko urteotan eman den krisialdirik larrienean murgilduta dabil, Suitzako Davosen elkartzen den “World Economic Forum” erakundean zuzenean ala zeharka parte hartzen duten kapitalismoaren arduradunek bideraturiko politika suntsitzaileen ondorioz. Izan ere, beraiek kontrolpean dituzten hedabide nagusiek munduaren egoerari buruzko informazioa ematen dutenean, eguraldiaz ari direla ematen du, munduari gertatzen ari zaiona naturala izango balitz bezala, beraien ardura etengabe ezkutatuz ala zurituz.
Davoseko bileretan garbi ikusi dena zera da, azken hamarkadetan kapitalismoak munduan indarrez inposatu duen eredu integrala agortuta dagoela, baita beraientzat ere. Orain arteko bidetik kapitalismoak ez du etorkizunik eta Berlingo harresiaren erorketak zabaldu zizkien amets bide eroenek ere goia jo dute. Mugarik gabeko etekinen metaketaren tesia eta iturria lehortu zaie eta, ondorioz, mundua errotik aldatzen ari da, milioika langileren, emakumeren, gazteren, migranteren, herriren, Estaturik gabeko nazioren eta naturaren erresistentzia zein ustiapen suizidaren erdian. Hor kokatu behar da munduak egun bizi duen egoera. Krisialdi globalaren larritasunaren neurrikoa da bizi dugun tragedia, eta neurri berekoa izan beharko du eman beharko diogun erantzunak, bizirik jarraitu nahi badugu, behinik behin: munduaren altxamendua.
Arazoa munduaren ikuspegi antikapitalista eta antikolonialista dugun guztiona da eta, kapitalaren proiektuari benetan aurre egiten badiogu, ikusten ari gara zein den erantzuna: gerra modalitate guztiak edota asimilazio prozesu orokorra
Libanoko kazetaria, antropologoa eta ezkerreko militantea den Leila Ghanem-ek, Israelek Libanoren bonbardaketa hasi eta Hassan Nasrallah-ren hilketa burutu ondoren, Madrilen eman zuen “La situación en Oriente Medio” [Ekialde Hurbileko egoera] hitzaldian (sarean ikusgai), argi eta garbi adierazi zuen Palestinaren aurka ari dena ez dela Israel, munduaren krisialdiari ikuspegi kapitalista berri bat eman nahi dion Bloke Mendebaldar osoa baizik. Eta gauza bera esan dezakegu mundu osoan gerra –ezaugarri ezberdinekin bada ere– bizi duten beste herrien kasuan; hala nola Libano, Siria, Iran eta Yemen, baina baita Venezuela edota Kuba ere. Ukrainan gertatzen ari dena edota BRICSen indartzea ere, talka horren isla baino ez dira. Eraso global horri aurre egiteko testuinguruan kokatu behar dugu planetan indartzen ari den munduaren altxamendu berria, Sri Lankako hauteskundeetan ere ikusi berri dugun moduan. Baina munduaren altxamendu hori ikusteko, ezinbestean, Bloke Mendebaldarrak jarri dizkigun betaurrekoak baztertu eta mundua geure betaurrekoekin begiratzen ikasi behar dugu.
Munduarentzat kapitalismoak dituen plan berriak dira, beraz, jokoan daudenak. Horregatik suntsitu nahi dituzte borroka handiena eman eta eredu alternatiba izan daitezkeen erresistentzia foku nagusiak. Arazoa, hortaz, munduaren ikuspegi antikapitalista eta antikolonialista dugun guztiona da eta, kapitalaren proiektuari benetan aurre egiten badiogu, ikusten ari gara zein izango den jasoko dugun erantzuna: gerra modalitate guztiak edota asimilazio prozesu orokorra.
Munduaren testuingurua hori bada, Euskal Herriak bat egin behar du planeta osoan indartzen ari den munduaren altxamendu berriarekin. Baina horrek azken urteotan gure herrian indartu eta zabaldu den politikagintza konbentzionala iraultzea eskatzen du. Etsaia ez dugu limurtuko, ez dugu konbentzituko, ez dago hirugarren biderik. Bizi dugun asimilaziorako prozesu mailakatuaren aurrean, desobedientzia zibilaren eta jendarte mugimenduaren herri estrategiak ardatz bihurtu behar ditugu, herri boterea indartu behar dugu, euskal espazio antikapitalista artikulatu behar dugu. Gogorra izango da, baina latzagoa da, garatzen ari diren asimilazio prozesuaren bidez, gu nola desagerrarazten ari diren egunero ikustea.
Presta gaitezen, kendu ditzagun jarri dizkiguten betaurrekoak, jarri ditzagun geureak, orduan, ohartuko gara zein ezberdina den errealitatea zapaltzaileen ala zapalduen betaurrekoekin begiratzen denean... Hori egin ezean, okerreko bidetik bidaliko gaituzte beti, gu askotan ohartuko ez bagara ere. Bizi dugun asimilazio prozesuaren aurrean, beraz, landu ditzagun erresistentzia zein eredu alternatiboen garapenerako aukerak. Zutik gauden bitartean, horretarako aukera izango dugu, gero beranduegi izango da. Sartu dezagun berriro Euskal Herria munduaren altxamenduan.
Joseba Alvarez
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]