Beste migratzaile bat hil da Bidasoako uretan itota

  • Igande goizean gertatu da ezbeharra. Bi pertsona Irun eta Hendaia arteko muga zeharkatzen saiatu dira, eta horietako batek bertan hil da itota. Irungo Harrera Sareak heriotza salatzeko manifestazioa antolatu du astelehenerako.


2021eko abuztuaren 9an - 07:19
Azken eguneraketa: 09:25
Maiatzean Bidasoako uretan hil zen migratzailearen omenez egindako ekitaldiaren une bat. Argazkia: irunero.eus
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Igandeko goizeko 09:45ak aldera saiatu dira bi migratzaile Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga gurutzatzen Bidasoako urak zeharkatuz. Ez dago bi pertsonan horien inguruko bestelako informaziorik. Hirugarren herritar batek ikusi ditu bi migratzaileak ibaia zeharkatzeko ahaleginean, eta nola batek zailtasun larriak zituen. Uretan sartu da lagundu nahian, baina ez du helburua lortzerik izan. Ondoren Ertzaintzako poliziak, Gurutze Gorriko langileak eta suhiltzaileak bertaratu dira, gorpua uretatik atera dute, baina migratzailea hila zegoen ordurako. Bere bidelagunak lortu du Lapurdira heltzea.

Muga, heriotzen gune

Aurtengo maiatzean Boli Kostako 28 urteko pertsona bat izan zen Bidasoako uretan ito zena Gipuzkoatik Lapurdira heldu nahian. Aste batzuk lehenago, bere buruaz beste egin zuen hirugarren miratzaile batek Irunen, migratzaileen aldeko eta arrazakeriaren aurkako mugimendu herritarrek muga zeharkatzeko ezinarekin lotu zutena.

Mobilizazioa

Irungo Harrera sareak mobilizazioa deitu du astelehen arratsaldean. Igandeko heriotza ez dela “ustekabekoa” salatu du, eta “erantzuleak” dituela. Eusko Jaurlaritzari, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Irungo Udalari eskatu die ahalegin handiagoa egin dezatela migratzaileen eskubideen alde. Hiltzeko arriskurik gabe bidaiatzeko bide seguruak exijitu ditu sareak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Muga Politika
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!