Beste indigena eta ekintzaile bat hil dute Hondurasen


2016ko martxoaren 16an - 18:22
Rio Lindo herriko Rio Chiquito komunitatea hustu ondoren hil dute ekintzailea.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

150 familik errekuperatu zuten Rio Chiquito komunitatea duela bi urte, eta 75 familia baino gehiagok etxeak eraiki zituzten bertan.

Asteazken eguerdian ordea, 100 polizia, polizia militarraren 20 auto eta armadako hainbat kide bertaratu dira lekura, eta etxeak suntsitu dituzte, traktoreak eta makineria astuna erabiliz. Nelson Garcia etxebizitzaren aldeko ekintzailea zen, eta aktiboki hartu zuen parte lur horien berreskuratze prozesuan.

“Berta Cáceresen hilketatik izan diren mehatxuek eta hilketek argi adierazten dute Estatuak ez duela inolako asmorik indigenon bizitza eta egiten dugun lana bermatzeko”, salatu du indigenen elkarteak.

Herbereetako Garapen Bankuak geldiarazi egin ditu Hondurasko proiektuak

Herbehereetako Garapen Bankuak Hondurasen dituen proiektu guztiak –Agua Zarca proiektu hidroelektrikoa tartean– suspenditzeko erabakia hartu du azken asteetako indarkeria kasuen ondorioz, beren webgunean argitaratu dutenez. Agua Zarca presa herrialdearen ipar-ekialdean eraiki behar zuten: proiektuak ekarriko zukeen indigenak lekuz mugiaraztea, eta eragotziko ziekeen nekazaritza garatzea. Ondorioz, indigenen elkarteak gogor borrokatu du proiektu horren aurka, Berta Cáceresek gidatuta.

Bankuko ordezkaritza batek Hondurasera bidaiatuko duela adierazi dute, gertatzen ari den guztia hobeto ulertzeko. Gizabanakoen edota taldeen aurkako edozein indarkeriaren aurka daudela adierazi dute bankuko kideek. “Beren eskubideak defendatzen dituzten pertsonen adierazpen askatasunak garrantzia handia du guretzako, eta pertsona orok seguru egon behar du bere posizioa defendatzen duenean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Eguneraketa berriak daude