Berriz ere gazte beltz bat hil du tiroz AEBetako Poliziak

  • Ehun bat manifestarik erantzunak eskatu dituzte astearte honetan Los Angelesen, poliziak berriz ere gizon beltz bat hil ostean. Afroamerikarren artean tentsioa eta segurtasun indarren kontrako mesfidantza giroa nagusitzen ari da.


2020ko irailaren 02an - 10:12
29 urteko Dijon Kizzee hil du poliziak Los Angelesen (AEB).

Azken biktimaren izena Dijon Kizzee da, 29 urte zituen eta bizikletan zihoan astelehen arratsaldean, polizia bat hura atxilotzen saiatu zenean, ustezko trafikoko arau-hauste batengatik.

Sheriffaren arabera, gizonak "korrika ihes egin zuen" bizikleta atzean utzita, eta poliziek harrapatu zutenean horietako bati aurpegian jo zion. Ihesi zihoala, eskuan zeramatzan arropa batzuk erortzen utzi zituen. "Agenteek arropa pilaren barruan pistola erdiautomatiko bat zegoela nabaritu zuten", esan zuen Brandon Dean Los Angeleseko sheriffaren bulegoko tenienteak prentsaurrekoan. Une horretan, agenteek tiro egin zuten. Gaztea, hainbat balak jota, bertan hil zen.

Agintariek ez dute argitu tiroak jaso zituenean gizona arma bila ari ote zen. Deanek esan du ikerketa abiatu dutela.

Ben Crump eskubide zibilen abokatuak adierazi duenez, Kizzeek 20 tiro baino gehiago jaso zituen, eta gertakarien lekukoei eskatu die informazio gehiago edukiz gero eman dezatela. "Korrika egin omen zuen eta arropa eta pistola erori zitzaizkion", idatzi du Crumpek txio batean. "Ez zuen jaso, baina poliziek 20 aldiz baino gehiagotan tiro egin zioten bizkarretik, eta gero hainbat orduz utzi zuten".

Tiroketa izan eta ordu batzuetara, ehun bat pertsona bildu ziren hilketaren lekuan justizia eskatzeko, Black Lives Matterren pankartekin eta justizia eskatuz. Talde txiki bat bildu zen berriz ere astearte gauean: modu baketsuan sheriffaren komisariaraino joan ziren, polizia-helikoptero bat manifestazioaren gainetik hegan zebilen bitartean. Manifestari batzuek "atxilotu polizia hiltzaileak" zioten kartelak zeramatzaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Guztiontzat Egia, arrazakeriari eta Poliziaren gehiegikeriei aurre egiteko sarea aurkeztu dute

Donostiako Egia auzoan, azken hilabeteetan, bizilagunen artean segurtasunaren inguruko kezka handitu da, eta “beldur eta urduritasunak duen garrantzia aitortu eta sentimendu horiei lekua” egin behar zaiela aldarrikatu dute.


Eguneraketa berriak daude