Azken ostiraletan bezala, Espainiako Espetxe Erakundeetatik iragarri dute bost euskal preso politiko aldatuko dituztela egun diren espetxeetatik Euskal Herritik hurbilago diren espetxeetara, eta horietako bi Euskal Herrira bertara.
Victor Franco Estremerako Madrid II espetxetik Logroñoko espetxera ekarriko dute. Agustin Almaraz ere Madrid Iitik Zaragozako Zuerako espetxera eramango dute. Eta Jon Kepa Preciado Cordobatik Dueñaseko kartzelara, Palentziara.
Gorka Loran Dueñasetik (Palentzia) Zaballara ekarriko dute; eta Juan Carlos Subijana Leongo espetxetik Basaurikora. Almarazek, Subijanak eta Francok zigorraren hiru laurdenak beteta dituzte eta lehen gradutik bigarrenera pasatu dituzte. Preciadok 2029an beteko ditu hiru laurdenak eta Subijanak 2028an, biei bigarren gradua eman diete baita ere.