Beste bi euskal preso gerturatu ditu Frantziako Estatuak

  • Arkaitz Agirregabiria eta Iurgi Garitagoitia euskal preso politikoak Lannemezango espetxera lekualdatu dituzte, Etxeratek jakinarazi duenez. Agirregabiria Fresnesen zegoen preso, 930 kilometrora, eta Garitagoitia Poissyko espetxean, 950 kilometrora.


2018ko apirilaren 06an - 12:21
Bilbon sakabanaketa politikaren aurka egindako manifestazio jendetsuenetako bat
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Nerín jendarmearen hilketaren auzian espetxeratu zituzten biak. Hilketaren ostean, ETAk doluminak eman zizkion jendarmearen familiari, “nahi gabe” hil zutela esanez.

Frantziako Estatuak bigarrenez hartu du euskal presoak etxera hurbiltzeko erabakia, baina Euskal Herrira ekarri gabe. Otsailaren 27an Zigor Garro eta Julen Mendizabal Mont-de-Marsango espetxera gerturatu zituzten, etxetik 150 kilometrora. Garro preso oreretarra Saint Maurreko espetxean zegoen, etxetik 680 kilometrotara, eta Mendizabal arrasatearra 927 kilometrotara dagoen Osnyko espetxean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
Eguneraketa berriak daude