Ikastolak eraikina jaso nahi du herri lurretan eta herriko etxeak ezezkoa emana dio. Ikastolako eragileek salatu dute proiektuari baldintza arbitrarioak ezartzen dizkiotela eta hautetsiekin elkarrizketa izatea ezinezkoa dela. Manifestazio nazionalera deitu dute azaroaren 18an, Beskoitzen. Euskaltzale oro deitu dute.
Beskoitzeko herriko etxea eragozpen teknikoak ari da mahai gainean jartzen ikastolak bere proiektua aurrera eraman ez dezan. Ikastolaren hainbat eskaerei ezetz esan die, eta hortaz, proiektu nagusia, hau da, prefabrikatuak kendu eta eraikina jasotzea ezinezko bihurtzen dute. Seaskako eragileek eskatu dute herrian dauden gela hutsak baliatzea, herriko kantinan bazkaltzea, aparkaleku publikoan autoa uztea edota jabe pribatu baten lursaila alokatzea. Denari ezezkoa eman dio herriko etxeak. Eraikin berria egingo balute, 50 ikasleko muga ere ezarri diete. Gaur egun, 51 ikasle dituzte.
Pello Jorajuria Seaskako lehendakaria da eta Euskal Irratiei egindako adierazpenetan azaldu du 1970eko hamarkadako hautetsien jarrerak gogora ekartzen dituela orain jazotzen ari denak: “Herriko etxearen jarrera euskararen kontrakoa da eta nahita hartzen du. Ikastola mugatu nahian, nahi dute euskara mugatu beren herrian. 1970eko hamarkadan ezagutu genituen horrelako hautetsiak, uste genuen garaia gainditua zela, baina ez, beti hor dira euskararen kontra egin nahi duten herriko etxe batzuk”.
Herriko etxearekin ezin hitz egin
Ikastolako ordezkariek duela pare bat aste Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetarekin hitz egiteko aukera izan zuten eta herriko etxearekin bitartekaritza bideratzeko eskatu zioten. Baiezkoa eman zuen prefetak, eta ostegunean bertan, esandakoa berretsi zuen.
Herriko etxeari duela hogei egun egin zien ikastolako ordezkariek elkarrizketarako deia, baina ez zuten erantzunik jaso. Tarte horretan Sud Ouest egunkarian haien iritzia azaldu zuten Christine Cheverry Paluat eta Patrick Eliçagoyen auzapezordeek. Artikuluan eraikina egiteko baimena zergatik ez zuten emango azaldu zuten.
Julen Jauregi, Beskoitzeko ikastolako koolehendakariak hautetsiek prentsan idatzitakoaz egin ditu adierazpenak Euskal Irratietan: “Prentsaren bidez, haien erantzunean erraten digute airea hartzeko gure gunean behar ditugula gehitu bi aparkaleku toki… Eta azkenean, zer izanen da ondokoa? Beti baldintza arbitrarioak metatzen ditugu eta aski dugu. Guk nahi duguna da haiekin mintzatzea eta horregatik galdegiten dugu Seaskarekin azaroaren 18an denak biltzea, Beskoitzen erakusteko Euskal Herriak nahi duela ikastola bat atera dadin hemen. Euskararen geroa jokatzen da” .
Azaroaren 18koa manifestazio nazionala izango da, “ahalik eta erakustaldirik handiena egiteko”. Nekane Artola, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko buruak hala hitz egin du Euskal Irratientzat: “Badago hemen blokeo egoera bat, eta honek behar du desblokeatze bat, eta desblokeatze horretan ikusten dugu Euskal Herriko ikastolen babesak indarra emango diola elkarrizketari”.
Hamar urte ikastola prefabrikatuan
Beskoitzeko ikastola 2014an jarri zen abian eraikin prefabrikatuan, herriko etxeari alokatutako lurretan. Lau ikasle hasi ziren. Beti izan dituzte gorabeherak herriko etxearekin. Duela hiru urte hasi ziren hizketan eraikitzeko baimena eskuratu ahal izateko. Irail honetan jaso dute erantzuna, Ayensa alkateak ezezkoa eman du. Herriko lurretan egoteko baimena du ikastolak, baina oraingoz eraikitzeko baimenik ez. 51 haur ari dira ikasten prefabrikatuetan.
473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Kanbon egin duten urteko biltzar nagusian ontzat jo dute lizeo berriaren garapenari buruzko txostena. Donapaleuko ikastolaren ondoan egongo da, eta hasiera batean 180 ikasle hartu ahal izango ditu, Seaskako arduradunen arabera. Lizeo berriaz gain, urteko biltzarrean azken... [+]
Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]
Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]
Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]
Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]
Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.