Berriz ere euri ura lur azpian biltzen hasi dira Fukushiman

  • Fukushimako zentral nuklearrean euri-jasen beldur dira eta atzo Tokyo Electric Power konpainiak adierazi zuenez, TEPCO enpresa zentralaren inguruan pilatu den euri ura lur azpiko biltegietan gordetzen hasi da. Isuri arriskuagatik biltegi horiek erabiltzeari utzia zioten.


2013ko urriaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Euri-jasek kutsadura gehiago eragingo duten beldur dira Fukushimako zentalean. Argazkia: ajw.asahi.com.

Apirilean ur erradiaktiboa lurrazpiko biltegietatik isuri zen eta itsasora heldu zen. Horregatik, TEPCOk lurpean dituen zazpi ur biltegiak ez erabiltzea erabaki zuen.

Azken astean ordea, Francisco eta Likema tifoien eta euri-jasa handien ondorioz Japonian eta zentralaren inguruan euri urak gainezka egin du eta kutsatuta zegoen urarekin bat eginda itsasora heldu dela uste da.

TEPCOk adierazi duenez, isuririk izan ez duten lurrazpiko hiru biltegi erabiliko dituzte orain. Fukushimako agintariek eskatu dute lur azpira eramandako ura lehenbailehen beste biltegi batzuetan jasotzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fukushimako istripua
Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Fukushima: istripua iraganean, kalteak bizi-bizirik eta soluzioak oraindik aurkitzeke

Halabeharrez hasi dira agorrilaren 24an Fukushimako zentraleko urak itsasora jaurtikitzen; ur kontaminatuak metatzeko zisternen %97 beteak dituztelako eta etenik gabe gehitzen zaielako ura –egunero 140 tona–. Ur "deskutsatuak" izanik ere, herritarrek... [+]


2023-08-23 | Ilargi Manzanares
Hasi dira Fukushimako ur kutsatuak itsasora isurtzen

Japoniako Gobernuaren erabakiak protestak eragin ditu herrialdean, eta besteak beste, Txinak kritikatu egin du erabakia. 2011 urteko istripu nuklearraren ondorioak oraindik pairatzen dira.


Eguneraketa berriak daude