Berriobeitiko Udalak ezetza eman dio Espainiako Armadak Ezkaban egin nahi duen hesiari

  • Aitzoainen (Nafarroa) duen tiro eremuan zabaltze lanak egiten ari da Espainiako Armadak. Bertan du kuartela eta egitasmo horrek ika-mika piztu du inguruko udalekin. Armadak Ezkaba mendian jarri nahi duen hesi handiari ezetza eman berri dio Berriobeitiko Udalak.

Ezkaba mendia. (Arg.: Jaso Ikastolako ikasleak)

2019ko irailaren 06an - 10:41

Amerika 66 Erregimentuaren kuartela duela hilabete batzuk hasi zen tiro eremua zabaltze lanetan eta dagoeneko lau solairuko eraikina egin du bertan maniobrak egiteko. Horrez gain, 52 hektareako  lur eremua hesitu nahi du, oraingo tiro eremua zabaltzeko. Hesi honek hartuko luke Ezkaba mendiko hego-mendebal magalaren zati oso handia, egungo tiro eremutik Ezkaba tontorreraino.

Espainiako Defentsa Ministerioak joan den apirilaren 15ean eskatu zion baimena Berriobeitiko Udalari eta joan den asteartean udalak ezetza eman dio, argudiatuz horiek baso komunalak direla eta ezin dela halakorik egin. Gaur egun abereentzako belar esparru gisa edo baso ustiaketarako erabiltzen dira lurrok. Iruñerriko herritarrek, halaber, erabilera handia ematen diote aisialdirako, bai oinez, bai bizikletaz.

Diario de Noticias egunkariak dioenez, Berriobetiko alkatetza (Navarra Suma) udalaren idazkaritzak prestatutako txostenean oinarritu da militarren eskaria atzera botatzeko. Txostena Nafarroako Gobernuko lau alorretako atalez osatuta dago: lur komunalen atala, estrategia eta lurralde antolaketa, ingurumena eta memoria historikoa.

Horrez gain, obrak egin nahi diren lur eremuaren jabetzari buruzko auzia ere badela erakutsi du udalaren txostenak, militarrek haien jabetza direla baitiote eta udalaren iritziz gaur egungo katastroan argi adierazten da lurrak hainbat udal erakunderenak direla.

Militarrak egiten ari diren obrak. (Arg.: Diario de Noticias)

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako armada
Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Hiru militar atxilotu eta ondoren aske utzi dituzte gazte bat jipoitzeagatik Iruñeko Alde Zaharrean

Gertaeren bideo bat zabaldu zen sare sozialetan duela hiru aste, baina asteartera arte ez dituzte susmagarriak deklaratzera deitu. “Zauri larriak” egitea leporatu diete Espainiako hiru militarri.


Benetako bonbekin maniobra militarrak egiten ari dira Bardean

Bardeak Ya plataformak salatu du ostegun iluntzean "bi eztanda handi" entzun zirela Tuteran eta Zaragozako zenbait herritan. Benetako munizioa erabiltzen ari da Espainiako Armada ariketa militarrak egiteko. "Bisitariei ohartarazten ari zaizkie laser armak ere... [+]


2023-02-10 | ARGIA
Belaguako kuarteleko lurzorua garbi itzuli beharko dio Defentsak Erronkari Ibarrari

Iragan urtarrilaren 20an Espainiako Auzitegi Gorenak berriz erabaki zuenez, Espainiako Defentsa Ministerioak Belaguako mendateko kuartela hartzen duen lurzorua garbi eta egoera onean itzuli beharko dio Erronkari Ibarreko Batzorde Nagusiari.


2023-01-15 | Mati Iturralde
Zenbakiak

2023ko atarian, 2022ko zenbakiek protagonismo berezi bat hartzen dute; izan ere, urte aldaketarekin batera, beti saiatzen gara kontagailua zeroan jartzen. Errealitate likidoen aroan, zenbakiek ere gure aditasunetik desagertzen dira ―askotan izugarrizko abiaduraz―,  eta... [+]


Eguneraketa berriak daude