Beriain, Tiebas eta Elortz bailaran ere D eredua eskatu dute

  • Nafarroako zonalde ez euskaldunean daude, eta bi eskaera dituzte: euskarazko irakaskuntza herrian bertan, eta hori lortu bitartean, jantokia eta garraioa ordaintzea.


2015eko ekainaren 19an - 11:14
Tiebas, Beriain eta Imarkoaingo gurasoak elkarretaratzean. Argazkia: Sortzen Elkartea.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ez dira lehenak eskakizunetan. Artaxoako, Mendigorriako eta Larragako gurasoen bidea hartu dute Beriain, Tiebas eta Elortz bailarako gurasoek.  Irakaskuntza publikoan ezin dituzte haurrak D ereduan matrikulatu eskaintzarik ez dagoelako, eta ondorioz, Iruñeko Hegoalde ikastolara eta Iturrama ikastetxera eramaten dituzte haurrak. Jantokia eta garraioa poltsikotik ordaintzen dituzte.

Nafarroako Gobernuko erregistroan 30 eskaera egin dituzte, 60tik gora umeren izenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Eguneraketa berriak daude