Bergako alkatea atxilotu dute Mossoek, udaletxean ‘estelada’ jartzeagatik

  • Bergako (Herrialde Katalanak) alkate Montse Venturós (CUP) atxilotu dute Mossoek, hauteskunde garaian udaletxeko balkoitik 'estelada' kentzeko aginduari men ez egiteagatik, Ara agerkariak jakinarazi duenez.


2016ko azaroaren 4an - 08:58
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mossoek ostiral goizean atxilotu dute Venturós, haren etxean. Polizia-etxean dago uneotan, epailearen aurrera eraman zain. CUPek mobilizazioak deitu ditu Bergako alkateari babesa adierazteko. Epaitegira eraman dute eta goizean libre utzi dute. Etxeko helbidea eta telefono zenbaki bat eskatu dizkio epaileak, eta ohartarazi dio berriz zitazio edo agindu judizialen bat desobedituz gero, berriz atxilotu dezaketela eta, bere kasuaren ezaugarriak ikusita, ondorio posibleen artean legoke kartzelan sartzeko aukera.

Desobedientziaren aldeko mezuak bolo-bolo ari dira zabaltzen sare sozialetan


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrialde katalanak
2025eko urriaren 29
Ezeztatu

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!