Beren burua inkulpatuz gizonezko bikoterik gabeko ugalketa lagundua defendatu dute 130 mediku frantziarrek

  • 130 mediku eta biologok bere burua inkulpatu dute Le Monde egunkarira bidalitako gutun batean. "Delitua": emakumeez osatutako bikoteei eta bikoterik gabeko emakumeei lagunduriko ugalketa egiten laguntzea.


2016ko martxoaren 21ean - 11:05
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Gutun horren bidez, profesional horiek publikoki erakutsi dute debekatuta dutela emakume guztiei ugaltzen laguntzea, eta gaur egungo egoera salatu dute. Sinatzaileek eskatu dute lagunduriko ugalketaren legea alda dadila: orientazio sexuala edozein izanda ere, pertsona guztiei esperma emateko aukera emango dien legea.

Frantzian debekatuta dago bikote lesbianen lagunduriko ugalketa

Lagunduriko ugalketa sexu ezberdineko bikoteen artean soilik dago onartuta Frantziako Estatuan, eta bietako bat antzua dela frogatu behar dute. Klinika pribatuei eta publikoei eragiten die neurriak; gizonezko bikotekiderik ez duen emakume batek ama izan nahi badu beste herrialderen batera joan behar du, Espainiara edo Belgikara, kasu.

Debeku horren aldaketa izan zen Sozialisten 2012ko hauteskunde programako giltzetako bat. Hollande presidentea bera ere aldaketaren alde azaldu zen hauteskundeetan, baina presidente izendatu ondoren ez zuen posizio argirik erakutsi. 2014an, Manuel Valls izendatu zuten herrialdeko lehen ministro, eta legea aldatzeari uko egin zioten.

  


Irakurri gehiago: Homofobia Gizartea Sexualitatea
Homofobia kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 21
Meloi saltzailea
Konbertsio terapiak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...