Andoainen banatu dituzte Rikardo Arregi katezaritza sariak. Beñat Zamalloak eskuratu du sari nagusia, Berrian, Bizkaia Irratian, Radio Vitorian eta Hamaika Telebistan egin zuen 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipenagatik. Kazetari berriaren saria Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariak eskuratu du, eta sari berezia Berria.info-ren GAL 30 urte blogak eta liburuak
Erakundeei zuzendu zitzaien Beñat Zamalloa, sari nagusia jasotzean: "Komunikabideok ardura publikoz betetzen duten kazetaritzaren funtzio publikoa aintzat hartuta, nolako herritarrak nahi dituzte agintari politikoek? Dagoeneko ondorioztatu dugu aurrera egiteko jarrera ez dela nahikoa, hedabideok une oro ari direlako baliabideak muturreraino eramaten, une oro ari direlako berritzen, gizartearen abiadara egokitzen".
Euskal Herriko demografiari buruzko erreportaje sortagatik irabazi du Garikoitz Goikoetxeak kazetari berriaren saria. Euskarazko kazetaritza izan zuen hark ere gogoan: "Krisian gaude, egokitu beharra daukagu, gehiagorengana iritsi behar dugu. Badakigu, eta ari gara. Baina aintzat hartzea behar dugu. Euskararik ez dutenen begietan eta belarrietan ohituta gaude ateak itxita ikustera. Ez dezagun hori egin gure artean. Garaia da euskalgintzaren eta administrazioaren arteko sareak josteko".
Epaimahaiaren sari berezia Eider Goenagak jaso zuen, berak koordinatu duelako GAL 30 urte bloga eta liburua sortu dituen ia berrogei laguneko lan taldea. Duela gutxi zendu den Aitor Renteria Txato lankideari eskaini zion saria: "Lan honetan zutabe inportantea izan zen. Erabat inplikatua egon zen; beharrezkoa zela uste zuen; bera gabe lan hau ez litzateke berdina izango".
Irrati urtea astelehenean, hilaren 18arekin, abiatuko dute, albistegiak eta arratsaldeko magazina indartuta. Azaroaren 7an, irratiak 35 urte beteko ditu eta hainbat ekimen gauzatuko dituzte urteurrena ospatzeko.
Euskal Herriko tokiko hedabideen sareak jasoko du aurtengo EITB Saria. Tokikometik adierazi dute mundu mailan tokikoak hartzen ari diren lekua aitortzen dutela EITBtik ere eta sektorekoek aitortzea "oso pozgarria" dela.
Euskarazko egunkariari loturik eman du bizialdiaren zatirik handiena, horixe du sor-marka eta jatorrizko izendapena. Eguneroko kazetari loturik jardun du beti, eta ekarri dizkio disgustu ez gutxi. Handiena, Euskaldunon Egunkaria-ren itxiera 2003an, eta hainbat lagun orduz lehen... [+]
45 urte zituela hil da, gaitz larri baten ondorioz. Azkeneko bi urteetan Pantailak Euskaraz mugimenduaren bozeramaile eta lehendakari izan da, euskarazko ikus-entzunezkoen beharra aldarrikatzen.