Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. poesia lehiaketa

  • Balea Zuria argitaletxeak kaleratuko du, ekainean, Arrutiren estreinako literatur lana: Arkeologia haragitan.

Donostia Kultura
Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2024ko martxoaren 22an - 08:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Beñat Arruti Irigoienek (Zarautz, 1999) irabazi du idazle gazteentzako Donostia Kultura poesia lehiaketaren zazpigarren edizioa, Arkeologia haragitan lanarekin. Ekainean kaleratuko du Balea Zuria argitaletxeak.

Eli Tolaretxipi, Itxaro Borda eta Aritz Gorrotxategik osatu dute epaimahaia, eta Arrutiren "gogoeta eta hizkuntzaren distira" nabarmendu dituzte, besteak beste "aipuz eta irakurketaz ondo hornitua" datorren poema bilduma delako. Honela esan dute: "Berezko erritmo eta musika darie poemei, aisa irristatzen dira irakurlearen belarrietan, eta lan handia dago doitze horren atzetik. Lan orekatua eta koherentea da oro har, estilo eta tonu aldetik batasun handikoa".

Horrez gain, aurtengo edizioan "oso maila altua" egon dela nabarmendu dute Donostia Kultura poesia lehiaketako arduradunek, eta Arrutiren lana, Arkeologia haragitan deiturikoa, beste bi hauekin "oso estu" lehiatu da: Ahizpa beltza eta Hiria, diglosia, bakardadea.

EHUn egin ditu Psikologia ikasketak Arrutik, eta Bartzelonan, ondoren, Ikerketa eta Esku Hartze Psikosozialeko Masterra. Azken horretan ondu zuen generoari eta hitanoari buruzko tesina, zeina ARGIAk joan den otsailean –2860. ale zenbakian– argitaratutako erreportaje baten erreferentzia izan zen, eta erreportaje horretako solaskidetako bat izan zen Arruti bera. Gaur egun, adimen urritasuna dutenekin ari da lanean Arruti, Zarauzko eguneko zentro batean.


Irakurri gehiago: Poesia Kultura Literatura
Poesia kanalean gehiago
2026ko urtarrilaren 19
Barra warroak
Ez gatoz Paristik

2025eko ekainaren 9
Mahai ingurua: Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo
Bidaide eta gogaide, poesiaren ibilietan

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.