"Beltzean Mintzo" dokumentala, martxoaren 15ean ARGIAn ikusgai

  • Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek kultura komunitateetako kideek beraien hizkuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten dute Garabide elkartearen dokumentalean. Sarean lehen aldiz ikusteko aukera eskainiko du ARGIAk asteartean.


2016ko martxoaren 11n - 09:37

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Gainerako hizkuntza gutxituetako kideek nola ikusten gaituzte euskaldunok? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskuratzeko prozesuan? Galdera horiei erantzuna emateko asmoz ondu zuen dokumentala 2015ean Garabide elkarteak eta horretarako lehen aldiz Ameriketako zazpi hizkuntza komunitatetako 14 pertsonek euskararen herriari buruzko beraien gogoetak bildu zituzten.

Gutxitutako hizkuntza komunitateek elkarrengandik ikasteko zubia eraiki nahi dute ikus-entzunezkoaren bitartez.

Garapena eta dimentsio kulturala

Hizkuntzen eta kulturen desagerpen azkarrak –6.000 hizkuntza inguru daude munduan eta urtero hamar desagertzen dira– lotura zuzena du egiturazko pobreziarekin. Hizkuntza eta lurra eskutik helduta daude, eta beraz, lur horretako biztanleen diskriminazioak eragin zuzena du beren bizimodu, kultura eta mintzairan. Hizkuntza aniztasunaren galera eta egiturazko pobrezia arazo bera direla azpimarratu nahi du dokumentalak, eta problematika horri lankidetza eta elkartrukearen bitartez heldu nahi diote.

Asteartean goizeko 11etan www.dokumentalak.com helbidean osorik ikusgai.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura aniztasuna
Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Borderline Fabrika
Arteetatik komunitate arteko nahasketaz gozatzeko gunea

Tarte luze batez espazioa eraldatzen ibili ondoren, azkenik, 2021eko martxoan zabaldu zuten Borderline Fabrika; Hendaiako geltokiaren albo batean dagoen "lan egin eta topatzeko lekua". Proiektua ezagutzeko asmoz, bertako kide eta bultzatzaile den Ander Fernandezekin... [+]


"Ileapaindegi honetan inor ez da ilegala"

GureHaizeak Donostiako Gros auzoan irekiko duten ileapaindegi komunitarioa da. Bost lagunek abiatutako proiektua da, baina kultura desberdinak elkartuko dituen eta auzoan sustraituko den proiektua izatea nahi dute.


“Ongi etorri eskolara” programa
Nola utzi bizkarra emateari

Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude