Beltran eta Sololuze gogoan izateko ekintzak Zaldibarko zabortegia erori zenetik hiru hilabete bete direnean

  • Zaldibar Argitu plataformak deituta lore eskaintzak egin dituzte zazpi herritan, maiatzaren 6an. Duela hiru hilabetetik erakundeen eta Verter Recycling enpresaren aldetik azalpenak jasotzeko zain daudela adierazi du plataformak eta erantzukizunak har ditzatela eskatu die.


2020ko maiatzaren 7an - 08:35
Argazkia: @ZaldibarArgitu.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Zaborren azpian hiru hilabete daramaten Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan izanik, lore eskaintzak egin dituzte Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta, Mallabia eta Markina-Xemeinen eta baita Joaquin Beltran bizi zen Zallan ere. Iluntzean burrunbada atera dute balkoietan erantzukizunak eskatzeko.

Hona hemen herritarrek sare sozialetan zabaldutako irudietako batzuk:


2023ko otsailaren 14
Estoldak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.