Zaldibargo zabortegia ez da oraindik zigilatuko

  • Hondamenditik hiru urte bete direnean prentsaren aurrean aitortu du Tapia sailburuak "ikuskapen teknikoak" egiten ari direla, zabortegia "egonkor eta seguru" dagoela, baina oraindik ez dela zigilatuko horretarako baimena eduki arren. Izan ere, Verter Recycling-ek ez du, antza, horretarako borondaterik.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2023ko otsailaren 7an - 12:52
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Verter Recycling enpresak kudeatzen zuen Zaldibargo zabortegia, baina 2020ko otsailaren 6an, hondamendia gertatu zenean, Eusko Jaurlaritzak hartu zuen krisia kudeatzeko ardura. "Ingurumen eta osasun kalteak ez areagotzeko", Arantxa Tapia Ingurumen sailburuaren arabera, eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltranen bilaketa abiatzeko.

Prozesu eta lanek guztira 28 milioi euroko gastua ekarri diote Eusko Jaurlaritzari, eta oraindik enpresari ardura ekonomikoak eskatzen dizkio Tapiak. Urtarrilean iraungi da enpresak "borondatez" ordainketa egiteko epea, baina ez da halakorik egin; orain, Ogasun Sailak kudeatuko du gaia eta "bide legal guztiak urratzeko" konpromisoa adierazi du Jaurlaritzak, enpresak ordainketa egin dezan.

Verter Recycling enpresak hondoa jo zuen ekonomikoki eta likidazio prozesuan sartua dago; hori argudiatzen du ordainketa ez egiteko.

Jaurlaritzak zigortu zuen lehenago

Ertzaintzaren txosten batek dio, azken egunetan hedabideetan publiko egin denez, enpresak "baimenik eskatu gabe" erabiltzen zuela 60.000 metro karratu baino gehiagoko lur-eremua. Jaurlaritzak ez du ezagutzen Ertzaintzaren txostenak zein xehetasun ematen dituen, auzitegian dagoelako, baina Tapia sailburuak baieztatu du jakitun dela "lurrak metatzeko azalera" hartu zuela enpresak "Jaurlaritzari inolako baimenik eskatu gabe". 2019ko ekainean izan zen hori, Tapiak oroitu duenez.

Zigorra ezartzeko prozedura administratiboa abiatu zuen Ingurumen Sailak; handik zortzi hilabetera erori zen zabortegia.


2023ko otsailaren 14
Estoldak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...