Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

  • Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.

Lore eskaintza egin diete bi hildakoei / Argazkia: Zaldibar Argitu

2024ko otsailaren 5ean - 11:40
Azken eguneraketa: 13:13
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteartean lau urte beteko dira Eitzagako zabortegia amildu zenetik, eta Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia antolatu du hondamendia oroitzeko. Alberto Sololuze eta Joaquín Beltrán hil ziren zabor luizian, eta azken horren gorpuzkiak hondakin artean lurperatuta jarraitzen dute. Salatu dute eragindako kalteak ez direla oraindik osotasunean ezagutzen. Irekita dagoen auziak, ingurumenaren kontrako delituak aztertzen dituenak, lau urte beteko ditu instrukzio fasean. “Horrekin ia dena dago esanda”, aipatu dute. Azaroan deklaratu zuen lehenengoz Eusko Jaurlaritzako teknikari batek. Epailearen ondorioen zain daude oraindik.

Txalapartarekin hasi zuten ekitaldia, dantzariek hondamendia gogoratzeko eskulturaren aurrean egin zuten dantza, jarraian lore eskaintza egin zuten, eta Zaldibar Argituko ordezkari batek plataformaren oharra irakurri zuen. Auzoko bizilagun batek ere hitz batzuk bota zituen eitzagarren izenean. Ekitaldia biribiltzeko, kopla batzuk abestu zituzten.


2023ko otsailaren 14
Estoldak

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.