Zaldibar Argitu plataformak deituta lore eskaintzak egin dituzte zazpi herritan, maiatzaren 6an. Duela hiru hilabetetik erakundeen eta Verter Recycling enpresaren aldetik azalpenak jasotzeko zain daudela adierazi du plataformak eta erantzukizunak har ditzatela eskatu die.
Zaborren azpian hiru hilabete daramaten Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan izanik, lore eskaintzak egin dituzte Zaldibar, Eibar, Ermua, Elgeta, Mallabia eta Markina-Xemeinen eta baita Joaquin Beltran bizi zen Zallan ere. Iluntzean burrunbada atera dute balkoietan erantzukizunak eskatzeko.
Hona hemen herritarrek sare sozialetan zabaldutako irudietako batzuk:
Alberto eta Joaquín plazetan oroituz hasi dugu eguna. 🌹
Erantzunak eta erantzukizunak eskatzeko burrunbadarekin amaituko dugu. 📣
Mila esker ekimenarekin bat egin duzuen guztoi!#ZaldibarArgitu pic.twitter.com/aPvjPBdrgE
— ZALDIBAR ARGITU (@ZaldibarArgitu) May 6, 2020
#ZaldibarArgitu #Joaquinetaalbertogogoan #elgeta borrokan segitzen dugu💪💪💪💪 pic.twitter.com/oO3TkLGPe4
— unai09 (@unaiandres9) May 6, 2020
3 meses
3 hilabete #ZaldibarArgitu#AlbertoEtaJoaquinGogoan pic.twitter.com/VOzP8PC6Z1
— Javi Portillo (@jportillo) May 6, 2020
Zallako herritarrek haien babesa eta begirunea erakutsi diete gaurko egunean Joaquín eta Albertoren senideei. 3 hilabete pasa dira, baina ez dugu ahazten.#Joaquinetaalbertogogoan #ZaldibarArgitu pic.twitter.com/wWIztpV0P3
— Iker (@aikerleivah) May 6, 2020
Hiru hilabete Joaquín eta Albertoren berri izan gabe.
90 egun erantzunik gabe, 90 egun isilunea.
Tres meses sin noticias de Joaquín y Alberto.
90 días sin respuestas, 90 días de silencio.#ZaldibarArgitu#JoaquinEtaAlbertoGogoan@ZaldibarArgitu pic.twitter.com/I6EKxhOcwe
— David Mangado Aranda 🏳🌈🔻 (@DMangadoAranda) May 6, 2020
Joaquín eta Alberto gogoan! #ZaldibarArgitu pic.twitter.com/La60vZlhjD
— Baigorri (@iker_baigorri) May 6, 2020
Hiru hilabete...😢😢#ZaldibarArgitu pic.twitter.com/V8C7enlXl2
— Bea Turquesa #EtxeanGeratukoNaiz ❤💛💜 🔻 (@BeaTurquesa) May 6, 2020