Behin-behineko irakasleen prekarietatea salatu dute sindikatuek Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aurrean

  • Joan den astean N-121A errepidean istripuz hildako irakaslearen heriotza salatu dute sindikatuek, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean. Ostegunean gertatu zen ezbeharra, Ataungo 26 urteko emakume bat hil zen auto istripuz, Beran, lanera zihoala.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2018ko irailaren 19an - 09:24
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Itxuraz, zeraman autoaren kontrola galdu zuen eta kontrako norabidean zihoan furgoneta bat jo zuen. Gaztea aldi baterako irakasle ari zen Donezteben, eta haren heriotzaren harira, behin-behinekotasuna prekaritatea dela eta prekarietateak hil egiten duela salatu dute sindikatuetako ordezkariek Iruñeko elkarretaratzean.

Edonola ere, irakaskuntzako sektoretik harago, azken asteetan izandako lan heriotzak ere salatu dituzte. Egoera aldatzeko prebentzio neurriak hartzea ezinbestekoa dela nabarmendu dute. Baita lan istripuen atzean dagoena prekarietatea dela salatu ere. Hargatik, erakunde publikoek ezin dutela beste alde batera begiratu iruditzen zaie.

Urtea hasi zenetik, 40 langile baino gehiago hil dira, sindikatuen datuen arabera, horietako hamabost, abuztuan eta irailean.

Albiste hau Ahotsa.info-k argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.