Behetik eratutako euskal errepublika aldarrikatu du Ehun mugimenduak

  • Euskal Errepublikaren eguna ospatu zuten larunbatean Euskal Herriko hainbat herritan, Ehun mugimenduak deituta. Euskal Errepublikaren ideia bultzatzea du xede mugimendu herritarrak.


2020ko otsailaren 17an - 13:23
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Oñati, Mungia, Galdakao, Donostia, Bera, Zumaian, Hernanin, Pasaian eta beste hainbat herritan egin ziren errepublikaren aldeko aldarriak, herri bakoitzean bere moldera. Hori bai, Ehun mugimenduak adierazi duenez, errepublika behetik hasi eta eraiki behar da, ikuspegi horretatik bultzatuko dute konfrontazioa. Behetik hastea dute helburu, “goitik hasitako independentismoak ez duelako independentistarik sortzen”. Horregatik, “egunerokoan eragiten diguten arazo ezberdinetatik abiatuz, eta herri eta auzo bakoitza, nahi duen gaiaren inguruan arituz”. Azpeitian apirilaren 25ean egingo dute errepublikaren eguna.

Era berean, ekimena gorpuzten jarraitzeko, datorren maiatzaren 16an nazio batzarra egingo dute, oraindik aipatu ez duten lekuan.

Ondorengo txioetan ikus daitezke larunbateko ospakizunetako irudi batzuk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
2025eko azaroaren 27
Berriketa gutxi
BEZa

Eguneraketa berriak daude