Nafarroako Gobernu ezberdinek, hastapenetik, energia eolikoaren ezarpena bultzatu dute gure mendi eta zelaietan. Aski da gogoratzea, estatuko parke eoliko zaharrena Erreniagako mendizerran, El Perdonen, kokatua dagoela eta 25 urte bete berri dituela.
Ordutik hona, erraldoi beso-luze horiek gure tontor eta zelaietan agertzen ikusi ditugu. Errotekin batera, parkeek, pista eta bide zabalen irekiera, zuhaiztien desagerpena, lur mugimenduak, hegaztien hilkortasuna, paisaiaren eraldatzea eta zarata ekarri dituzte.
Parke hauek Nafarroako hegoaldean ugaldu ostean, Larraga, Valtierra, Tutera edo Buñuel bezalako herrietan aurkako jarrerak piztuta, badirudi proiektuak iparraldera zabaldu nahi direla. Sacyr enpresak, adibidez, Iruñerria iparraldean 5 parkeren eraikuntza aurreikusten du, Odieta, Juslapeña, Ezcabarte, Olaibar, Anue, Esteribar, Eguesibar, Lizoain y Erro bailarako udalerrietan.
"Sacyr enpresak, adibidez, Iruñerria iparraldean 5 parkeren eraikuntza aurreikusten du, Odieta, Juslapeña, Ezcabarte, Olaibar, Anue, Esteribar, Eguesibar, Lizoain y Erro bailarako udalerrietan"
Arro horiek bereizten dituzten tontorretan ezarri nahi dituzte, Mendurro, Aldaun, Txapardi, Ortxikasko, Arromendi, Elixato, Ilurdotz, Lakarri edo Measkoiz bezalako mendi ezagunetan, Egulbatiko jaurerriko eta Eliako kontzejuko paisai babestuak kaltetuz. Eragin larrian sorraraziko lituzkete pagadi, harizti. erkamezti, pinudi, eta bestelako baso mistoetan, hala nola espezie babestuak dituzten hainbat ekosistematan, animaliak edo landareak direla.
Baina ez da proiektu bakarra. Atzetik beste batzuk datoz, Pirineo aldeko Nafarroan edo Kantauri isuri aldekoan, Lesaka eta Bera artekoa bezalakoa, Auzoberri baserriz beteriko Lesakakoko auzoan.
Mugak
Jada 2012an, Nafarroako Plan Energetikoak zioen foru erkidegoa energia eolikoaren sorketan soberakinduna zela. Indarrean dagoen 2018ko Nafarroako Plan Energetikoaren datuen arabera, urtean zeharreko 100 egun inguru, energia elektriko berriztagarriaren ekoizpen soberakina Nafarroatik kanpo bidali beharrean gaude.
Datu hauekin, eta azpiegitura hauek ingurumenean dituzten eraginak ezagunak izanik, zergatik Nafarroako Plan Energetikoak uzten du enpresek azpiegitura eoliko erraldoiak jartzen jarrai dezaten gure ingurumenaren kaltetan?
Ekoizpen berriztagarria ezinbestekoa da aldaketa klimatikoari eta natur baliabideen agortzeari aurre egiteko, baina hauen mugak kontuan hartu behar dira eta gure ustetan Nafarroan, gaur egungo kontsumoarekin, ekoizpen eolikoa da muga horiek jo dituen bakarra. Errotak biraka ditugun egunetan, gaur egun behar dugun elektrizitatea baino gehiago eskaintzen digute. Parke eolikoak bikoiztuko balira, haize egunetan, Nafarroak bere eskaera elektrikoa estalirik izaten jarraituko luke, baina enpresek askoz elektrizitate gehiago izanen lukete kanpora saltzeko. Haize gutxiko egunetan, gure elektrizitate eolikoaren estaldura eskasa izaten jarraituko luke. Edozein kasutan, ingurumenarekiko eragina bikoitza izanen litzateke.
Enpresak, udalak eta gobernuak
"2018ko Nafarroako Plan Energetikoaren datuen arabera, urtean zeharreko 100 egun inguru, energia elektriko berriztagarriaren ekoizpen soberakina Nafarroatik kanpo bidali beharrean gaude"
Egoera hau izanik ere, Nafar Gobernuak zerrenda bat osatu du errotak kokatzeko ontzat ematen dituen kokapenekin, zenbat kokatu, zein potentziakoak eta non enpresek erabaki dezaten. Tokian tokiko udal eta gobernuek esparru honetan duten erabakitze gaitasun eskasa eta hauen finantziazio bitartekoen urritasuna probesten dute enpresek udalek erroten instalazioa diru truke onartu dezaten. Nafar Gobernuari dagokionez, Ingurumen departamentuak parke batzuen ezarpena galarazi du, baina gainontzeko departamentuek parke hauen ezarpena erraztu edo lagundu egiten dute. Honela, balantzea positiboa da enpresentzat, garrantzi eskasekoa erkidegoaren hornikuntza eolikoarentzat eta negatiboa gure ingurumenarentzat.
Gobernuak leihatila hutsak bihurtu dira, non enpresek gure inguru naturaleko zatien jabetzak eskatu ditzaketen, haien irabazien zati baten truke. Natur baliabideak enpresen negozioaren zati bat balira bezala ikusten dituen sistema bat.
Proposamenak
Aldaketa klimatikoari eta natur baliabideen agortzeari, egoera honetan kokatu gaituzten prozedurak alboratuta egin behar zaie aurre. Lortu beharreko helburua %100-ean energia berriztagarriekin elikatutako gizartea eta finantza onuren ordez, lehentasuna zerbitzua izanen duen eredu ekonomikoa izan behar dira, oinarri demokratiko eta ekologikoetan oinarrituta.
"Foru erkidegoan, eolikoaren potentzialaren garapena proportzioz kanpokoa da beste iturri berriztagarri batzuen aldean, mikroeolikoa edo fotoboltaikoa adibidez"
Aldaketa klimatikoa dela eta, erregai fosilen alboratze mailakatua artikulatuko duten politikak behar ditugu. Politika horiek energia berriztagarrien igoera eskatzen dutenean, ekarpen berri hori ingurumenean eragin txikiena duten energia berriztagarrien eskutik etorri beharko litzateke. Foru erkidegoan, eolikoaren potentzialaren garapena proportzioz kanpokoa da beste iturri berriztagarri batzuen aldean, mikroeolikoa edo fotoboltaikoa adibidez. Bi hauen garapen potentziala handia da eta ezaugarri interesgarri asko dituzte; jada badiren azpiegituren optimizazioa, autokontsumoa bultzatzea, erabilera eta kokapen balizko aniztasuna, jada urbanizaturiko eremuetan, inguru naturala eragin gabe.
Natur baliabideen agortzea dela eta, alde batetik, gure kontsumo energetiko neurriz kanpokoa murriztu beharra dugu. Konturatuta gaude baliabideak ez direla agorrezinak, ezin gara kontsumo adimengabean mantendu. Nafarroaren aztarna ekologikoa zein den jakin eta gure lurraldeak eskaintzen dizkigun aukera biofisikoetara egokitu beharra dugu. Garraioa da, nabarmen, erregai fosil gehien kontsumitzen duen jarduera. Joan-etorri premiak murriztu eta garraio publiko eta elektrikoa bultzatu beharra dugu. Beste alde batetik, dugun ekoizpen eta kontsumo ereduaren aldaketa artikulatu beharra dugu. Daukaguna lineala da; baliabideak ingurutik hartu, erabili eta bota egiten ditu. Ekonomia zirkularra behar dugu, ekoizpena hondakinik ez sortzeko moduan diseinatuko duena.
Ez dugu aukera hobeagorik. Energia kontsumoa optimizatu eta murriztu, energia berriztagarriekin hornituko diren antolaketa sistema eta moduak ezarri eta kalte gutxien eta hurbilen dauden energia berriztagarrien erabileraren alde egin beharra dugu. Gainontzeko ez da jasangarria.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]