BEEEste egun ahaztezin bat

  • Erraza da irribarretsu esnatzea edo Maritxuetako ajeari aurre egitea, Bertso Eskolen Eguna, BEEE, ospatzeko baldin bada. Aurten Markinari (eta Xemeini!) egokitu zaio Euskal Herriko bertso eskolei harrera egitea, iaz Zarautzi eta duela bi urte Lesakari egokitu zitzaien moduan. Zaila ematen zuen aurrekoen mailari eusteak, baina Akerbeltz Gaztetxekoek eta Markinako Bertso Eskolako kideok jarritako gogoarekin eta, batez ere, egindako lanarekin, lortu genuenaren susmoa dut. Egunean bertan irribarrez esnatzeaz gain, biharamunean ere irribarretsu esnatzea eragiten dizun eguna da BEEE... beno, erretiratu zaren orduaren arabera.


2013ko urriaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Umore ona izan zen nagusi Bertso Eskolen Egunean.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

13:30etarako hasi ginen apurka-apurka kultur-etxera inguratzen. Aspaldian ikusi gabeko jendea, sarritan ikusten duzuna, gehiago ikusi nahiko zenukeena... denak bertan, gauez Bi Balak esango zuen modura: biltzen hasi zen “La Familia”. Emozioa azaleratzen zen besarkada bakoitzean, bagenekielako zirraraz betetako ia 24 ordu geneuzkala aurretik berriro agurtu beharra izan arte. Gure bertso eskolako Antton gaztetxoak eman zien guztiei ongietorria, nola ez, bertso bidez. “Oixxx” orokor bat zabaldu zen hura kantuan entzutean, izan ere, Bertso Eskolen Eguna askok umez beteta irudika dezake, baina han 13 urte inguruko gazte bakarrenetarikoa Antton izango zen. Gainerakook ume handi eta ume zahar...

Akerbeltz Gaztetxean prest zeukaten bazkaria iritsi ginenerako. Ez genuen gutxiago espero, sukaldean nortzuk ibili ziren jakinda; zenbat gaztetxetan eta etxetan nahiko lituzketen Akerbeltzeko neska-mutilak! Lepotik heldu eta “Goazen denok batera poz-pozik bazkaltzera, jan ta edanez bateraaaaaaaaa, beti osasuneaan!” kantatuz ekin zioten jateari denek. Guk zerbitzatu bitartean erdi presaka jan behar izan genuen eta azken patata egosiak arrantzatzen ibili ginen lapikotik, baina benetan, haragi gisatu hura jaten biziko nintzateke betiko, beste ezeren beharrik gabe.

Postrerako, Mungiako Bertso Eskolaren antzerkia (arroz esne ezin hobe bat eta gero, noski). Mañukortaren, Frediren edo Amurizaren imitazioek barre algaraz bete zuten Gaztetxea, izan ere, “La Familia”-ren berezko ezaugarria da elkarri barre egiteko dugun gaitasuna. Antzerkia laburra izan zen, dena jaso eta bertso saiora joateko astia izan genezan... eta bertsolariongan ohikoa ez den legez, sasoiz ibili ginen behingoagatik.

Arratsalde on bertsozale..

...frontoiko taberna itxita dago

“sekula ez zitzaizkidan egin horren luzeak bi aste”

“beste aukerarik ez dago ta nik zabalduko dut taberna..”

ezagutzen al duzu San Mames barria?

“nik nahi adina aldiz ikusten dut begi biak itxita”

“gaur Bilbon ikusiko da eta Markinan ere bai”

“mila esker, mila esker, ea elkartzen garen laster”

699.5 punturekin, Agin Laburu Rezola!

Iluntzeko zortzi eta erdiak aldera saiotik irten eta alde zaharrerantz denok tropelean. Betiko bertso-poteoaren ordez, esketx laburrak, bertso-sortak eta Andrabandaren danborren erritmoa batzean zer irteten den ikusi nahi izan genuen. Argi zegoen baina. Gauza on asko batzeak, gauza hobeak baino ez dakartza. Amonen ileordeak jantzita jendea xaxatzen ibili ginen bertso eskolako hiru, tartean “Martin Bertso” bera, pentsa ze nibel! Saioan egondako bertsozale mordoa batu zen poteora eta Markinako (Xemeinera ez ginen iritsi) kaleak bete genituen segituan, apurka-apurka berriro Gaztetxera itzultzeko; beti bezala, inork ikusten ez gaituen lekuetan hasi ohi dira Familiaren traturik ilunenak eta sekretuenak, batez ere pistolak Bi Balaz kargatuta dauzkagunean. Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta Julen Goikoetxea kantuan ikusteko izugarrizko gogoa nuen, baina ez dakit lehen ez ote nengoen hobeto... orain gogo bikoitza daukadalako Bi Bala berriro entzuteko eta oroitu ezin ditudan letrak jakiteko. Denontzako zeukaten, inor gutxi libratu zen beraien tiroez; han geunden bertsolari, bertsozale eta, eurek esan bezala, “beste pertsona normal” guztientzako zegoen kantu bat eta egi bat, ziurrenik une hartan eskuan guito baten ordez kafe bat izan bagenu, zer hausnartua emango ligukeena.

Orduak txikitzen eta gu orduan eta handiago. Fan&Go-ren erromeriak gure Familia gorenera eraman zuen; han utzi genituen dantzarako lotsak, eztarriak, oinak... eta denboraren nozioa. Erromeria amaituko zen noizbait. Apar gehiegi ateratzen zuen barrako kañeroa ere konponduko zuten, inor gutxi zegoen eta zerbezarik gabe Gaztetxean. Batuko ziren bertsolaria eta “pertsona normala” ertzen batean. Zazpi bider konponduko zuten mundua zazpi koadrila ezberdinek. Lepotik helduta belarrira kantatutako 78 bertso egongo ziren. Pare batek seguru Txapelketa Nagusiko porra ere asmatuko zuela. “Etxerako ordua iritsi zaigu John zaharra” kantatuko zuten askok, etxera joateko inongo asmorik gabe oraindik. Baliteke, baina ez dut ezer kontatuko... biharamunean berriz ere irribarretsu esnatu nintzela bakarrik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025-09-08 | Bertsozale.eus
Bertsolaritza lurralde guztira hedatzeko apustua egingo da Nafarroako Bertsolari Txapelketan

24 bertsolarirekin ekingo dio bideari Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Auritzen izango da, urriaren 4an; eta, lehen aldiz, Nafarroa Arenan izango da finala, azaroaren 29an. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, Bertso Sarrerak atarian.


2025-07-22 | Bertsozale.eus
Bertsolaritzaren dokumentazio bilketa sendotzeko aurrerapausoetan

 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Nafarroa Arenan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, azaroaren 29an

“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
"Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa"

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela

Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.


2025-06-11 | Paula Amilburu
V. Señora Sariketa
Itzulera bat: señorak eta señoritak

Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun. 


Urdulizen hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, irailaren 28an; eta Bilboko Casillan amaitu

Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


2025-05-14 | Estitxu Eizagirre
"Galdu eta irabazi" Iñaki Artolaren bertso jarriak, Altunarekin ARGIAn izandako solasalditik etorriak

Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


2025-04-30 | Bertsozale.eus
Babes Kutxa: urrats txiki bat sortzaileen baldintzak duintzeko bidean
Administrazio publikoak baditu mekanismoak soldatapeko langileen ezintasun puntual edota behin-behinekoen aurrean erantzuteko. Kultur sortzaileen kasuan, ez. Babes Kutxarekin egoera horri erantzun nahi dio Bertsozale Elkarteak.

2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


Eguneraketa berriak daude