Aurten ere egin dute. Euskalduna Jauregian BBVAren Akziodunen Batzarra egiten ari ziren bitartean, hainbat ekintzailek beren burutik behera pintura gorria bota dute 500 euroko bileteak eskuan zituzten bitartean. "Bankuak irabaziak lortzeko garatzen dituen zenbait jarduera salatzea eta euskal erakundeen eskutik jasotzen duen mesede-tratua salatzea izan da ekintza honen helburua", adierazi dutenez.
BBVAren kontrako Plataformako eta EHk Kapitalari Planto! kanpainiako kideek egin dute protesta. 2008tik urtero egiten duten ekimena da. Pintura gorriarekin banku honen jarduera askok pertsona eta kolektibo ugariren gain eragiten dituzten ondorio latzak irudikatu nahi dituzte.
Bi plataformen bozeramaileek duela hamabi urte BBVAren Akziodunen Batzarraren aurrean protestatzen hasteko arrazoiak erabat indarrean jarraitzen dutela adierazi dute. Arrazoi hauen artean, hurrengoak, komunikatu dutenez:
Batetik, BBVA liderra da Espainiako bankuen artean armagintza-industriarekiko inbertsioetan. Azken bost urteetan 2.678 milioi bideratu ditu hainbat enpresa finantzatzera, Maxam, General Dynamics, Airbus edo Boeing kasu. Enpresa hauek guda ugaritan erabiliak diren zenbait arma mota egiten dituzte, munduan zehar milioika pertsonen heriotza eta behartutako lekualdaketa eraginez.
Bestetik, nahiz eta banku-erreskatetik 13.000 milioi euro baino gehiago eskuratu dituen, erakunde honek urtero ehunka familia beren etxeetatik botatzen jarraitzen duela salatu dute, salatu dutenez, praktika hau gelditu izana badu ere.
Horrez gain, "pentsioen pribatizazioan sakontzeko presioa eragiten duen banku-lobbyaren parte da", pertsona jubilatuen erabateko gehiengoa gaur egun babesten duen eredu publikoaren kalterako.
Azkenik, banku honek mundu osoan ingurugiro- zein gizarte-inpaktu larriak eragiten dituzten makroproiektuak finantzatzen jarraitzen duela salatu dute. Honakoak aipatu dituzte: Hidroituango megaproiektua Kolonbian, 13.000 pertsona lekualdatu dituena eta presaren aurka ziharduten zazpi ekintzaileren hilketa ekarri duena; eta Isiluko presaren eraikuntza, Kurdistan turkiarrean kokatzen dena, eta inguruko bizilagunak kaltzetzen dituzten ingurugiro-, gizarte- eta kultura-inpaktu larriak eragiten ari dena.
Banketxearen irabazien iturri diren jarduera kaltegarrietaz gain, ekintzaileek Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ematen dioten "mesede-tratua" salatu nahi izan dute. Sozietate-zergaren beherapenaren bitartez edota bankuarentzat mesedegarri diren akordiak sinatuz. "Hainbat urtez erabilpenik gabe dagoen Bilboko "BBVA dorrea"-ren erreskatea kasu, funts publikoen bitartez bideratutakoa".
Ondorengo argazki guztiak Ecuador Etxeak egindakoak dira.
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Emakume zinemagileentzako egoitza artistikoa da Etxe Betea eta Bilboko erdigunean sortu zen 2022an, Gariza Films ekoiztetxe feministaren eskutik. Ordutik, lau egoitzaren bidez –Gela bat norberarena, Elkarrekin Sortzen, A Shelter of One’s Own eta Two Weeks... [+]
Euskal Udalekuetako hezitzaileek agerraldi jendetsua egin dute ostiralean. Azaldu dute edozein eraso “erabat” gaitzesten dutela eta prest agertu dira, beren artean erasotzailerik balego, “neurriak hartzeko”.
Mugimendu transfeministaren ustez, Bernedoko udalekuen inguruko gezurrak hedatu dituzte eskuin muturrak eta sektore erreakzionarioek. “Lintxamendu kanpaina” eta “eraso antolatua” olatu erreakzionario orokorrago baten markoan kokatu dituzte. Sexu-genero... [+]
50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.
«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]
Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]
Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du.
Frankistek Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urte bete direnean, ekitaldi jendetsua egin du Sortuk Iruñeko Anaitasuna pabiloian. “Bakarren batzuk haien memoria kriminalitzatzen eta jazartzen jarraitzen dute”, esan du alderdiko idazkari nagusi Arkaitz... [+]
Txikitatik pentsatu nuen nortzuk ote ziren paretetan, karteletan, oroitarritan, asteroko manifestazioetako aurpegi horiek. Baziren eskelak egunkarietan eta herriko plazan, baina gero, baziren besteak. Ez nituen inoiz kaletik ikusi, ez nekien izenik, baina edozein herritan... [+]
Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.
Asteburuan, Errekaleor auzoko urteurrenaren jaiak ospatuko dira, programazio zabalarekin. Gudari Eguna bitarte, umeentzako ekimenak, herri bazkaria eta kontzertu eta DJ sorta polita bilduko dira.
Bernedoko hezitzaileen aurkako salaketa publikoak zabaldu dira azken asteetan, besteak beste, nerabeak dutxa mistoak izatera "behartzeagatik". Hezitzaileek gezurtatu egin dute halakorik zein gazteekiko tratu okerrik, eta gaitzetsi dute "mezu transfoboak zabaltzeko... [+]
Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .
Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]