Langileen eta herritarren auto-antolakuntzaren bidez, batasuna, elkartasuna eta klase-borroka sustatu nahi du Batu! kolektibo sortu berriak. Ezkerraldea eta inguruak izango ditu jardunerako eremu.
Larunbatean eman zuen ezagutzera bere burua Ezkerraldeko Batu! taldeak. "Klase kontzientzia bereko hainbat arlotako langileez eta langileentzat osatutako kolektibo" gisa aurkeztu zuen bere burua, eta egungo egoerari buelta ematea du helburu nagusitzat.
Bizitzeko beharrezkoak diren beharrizanen –janaria, argia, alokairua edota erregaia, besteak beste– garestitzearen ondorioz gertatzen ari den gehiengoaren pobretzeari egin diote erreferentzia aurkezpen oharrean, seinalatuz desoreka ari dela ematen bizitzaren kostuaren eta langile-klasearen soldaten artean. "Nolanahi ere –egin du irakurketa kolektiboak– kapitalaren eraso zabal eta basati hau ez da ezerezetik sortu. Urteetan emandako desmobilizazio sozialak, informazioaren kontrolak, kontzientzien indibidualizazioak edo sindikatu edota ustezko alderdi ezkertiarrak bezalako defentsa-mekanismo klasikoak sisteman sartzeak eragin handia izan dute prozesu honetan guztian". Eta horri guztiari COVID-19a gehitu behar zaio Batu!-ren arabera, iritzirik pandemia aurretik justifikaezinak zirenak justifikatzeko ke-gortina zabaltzeko baliatu dela birusak eragindako testuingurua. Egoera hori da irauli nahi duena kolektibo berriak.
Bilakaera horren aurrean herritarrek emandako erantzuna "ahula" izan dela deritzo kolektiboak, baina hala ere balioa eman dio. "Sektore herrikoietatik sortutako langile-kolektiboak zein kolektibo-sozialak eredu izan dira eta hartu beharreko bidea zein den argi erakutsi digute; batasunaren, elkartasunaren, borrokaren eta aldarrikapen aktiboaren bidea, alegia". Hain justu, bide hori da Batu!-k hartu duena, eginkizuntzat hartuta "batasuna, elkartasuna eta klase-borroka sustatzea, langileen eta herritarren auto-antolakuntzaren bidez". Zehazki Ezkerraldeko eta inguruetako lantokietako borroketan eragiteko nahia agertu du kolektiboak, gatazka horiek auzo eta plazetara zabaldu asmoz.
Ezagutzera ematearekin batera, prekarietatea pairatzen duten horiei kolektibora batzeko dei egin die Batu!-k.
Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak.
Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek... [+]
Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.
Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.
Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.
Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]
Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.
Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]