Barrikako flyschera joateko seinale berriak direla eta, kritika plazaratu du Amarratz Surf Taldeak

  • Barrikako flyschera ailegatzeko bidea adierazten duten seinaleak paratu dituztela eta, idatzi bat zabaldu du bertako Amarratz Surf Taldeak bere Facebook kontuaren bitartez. "Ez dugu sinesten eta ez dugu inoiz sinetsiko turismo-eredu absurdo eta sostengaezin honetan; inork batere zaintzen ez duen zerbait sustatu nahi dute", adierazi dute besteak beste, elkarteko presidente Niko Vázquez López de Guereñuk sinatutako testuan.


2020ko urtarrilaren 28an - 09:44
Seinale berrietako bat, Barrikan. (Amarratz Surf Taldea)

Flyschera ailegatzeko bidea seinalez adieraztea "absurdoa da guretzat, surflariak garen heinean Barrikako ohiko erabiltzaileak garenontzat", esan dute. Izan ere, azpimarratu dute hondartzara jaisteko eskailerak egoera negargarrian daudela (hori erakusten duen hainbat argazki argitaratu dituzte idazkiagaz batera), eta behin baino gehiagotan eman diotela horren berri Udalari, hark erantzun barik.

Eskaileren mantenuaz axolagabe jokatuz erabiltzaile ohikoenak baztertuta uztea eta orain, berriz, "inolako irizpiderik gabe gunea sustatu gura izatea" leporatu diote Udalari. "Guk ere neurriak hartuko ditugu", gaineratu dute, "bat egiten dugu Gaztelugatxen gertatzen denarekin". Iragarri dutenez, borrokatu egingo dira "ingurua errespetatzen duen turismo-eredu jasangarriaren alde".

Argazkia: Amarratz Surf Taldea

Idatziaren alde eginez erantzun du, Amarratzen Facebook orrian bertan, Juan Jose Ezpeleta Barrikako alkate izandakoak, besteak beste bertako hondartza "ahaztuta" egotea eragin duten erabaki politikoak gogor kritikatuz. Gaur egin iBarrika taldeko kidea da Ezpeleta, eta indar horren zinegotzia izan zen aurreko legegintzaldian.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Lau donostiarretatik hiruk uste dute turismoak kalte “handia” egiten diela

Turismoari buruzko pertzepzioaz galdetu die EHUk donostiarrei, eta ondorioztatu du herritarren erdiak baino gehiagok “frustrazioa” sentitzen duela. Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu dute ikerketa.


2024-03-01 | Uriola.eus
Hotel bihurtuko da Bilboko Olabarri Jauregia

Bericato enpresak erosi du duela 70 urte baino gehiagoz Bilboko Portuko Agintaritzaren egoitza izan den eraikina.


Alde Zahar auzo ekimena
"Iruñeko apartamentu turistikoen erdia Alde Zaharrean daude"

Iruñeko Alde Zaharreko Alde Zahar ekimenak turismo masiboaren aurkako eta auzoaren defentsarako kanpaina abiatu du ostegun honetan.


Bizilagunek etxebizitza turistikoak debekatzea baimendu du gorenak, berriz ere

Bizilagunek legez kanpo utzi dute Donostiako Zubieta kaleko etxebizitza turistiko bat, euren estatutuetan erabilera hori debekatuta zegoelako aurretik.


Eguneraketa berriak daude