Emakumeak borrokan

Langile euskaldunak kontratatzea zergatik den garrantzitsua esplikatu du Lapurdiko esne-enpresariak

  • Esnea transformatzen duen enpresako zuzendariak hala esan du: “Nire ekoizpenez euskaraz komunikatu nahi dut, kontsumitzaileen parte bat euskalduna da eta”.

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2017ko otsailaren 17a
Argazkian Hubert Candele, Bastidarra enpresako zuzendaria (argazkia: www.astisanat.tv).

Euskal Irratietan elkarrizketatu dute enpresako zuzendari Hubert Candele. Bastidarra enpresa duela sei urte sortu zen inguruko etxaldeetako ardi eta behi esnea transformatzeko.

Enpresa azkar garatzen ari da eta zuzendaritzako idazkari-lanak egiteko langilea bilatzen ari dira, langile euskalduna. Enpresako zuzendariak azaldu die Euskal Irratiei zergatik euskalduna behar duen izan langileak: “Nire ekoizpenez komunikatu nahi dut, izan interneten edo paperean, frantsesez, baina baita euskaraz ere, zeren eta gure kontsumitzaileen parte bat euskalduna da. Eta garrantzitsua da galde horri erantzutea”.

Euskarak lan munduan duen lekuaren hariari tiraka, irratsaioan bertan Hego Lapurdiko egitasmo baten berri eman dute. Hizkuntza teknikaria den Sylvie Chenalek behar horri erantzuteko lan berri bat abiatu dutela azaldu du: “Otsailaren lehenean arribatu da teknikari bat eta bere lana izanen da laguntzea gure eremuko enpresei euskararen erabilera emendatzen. Enpresei proposatuko die laguntza bat euskara erabil dezaten. Beste helburu bat da loturak sortzea Hegoaldeko enpresekin, hemengo enpresek ere ikus dezaten zer irabazten ahal duten euskara erabiliz”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskara lan munduan  |  Euskara Ipar EHn  |  Bardoze

Euskara lan munduan kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-29 | Urumeako Kronika
Lan mundurako sarbidea, Buruntzaldean eta euskaraz

Ikas-prozesua euskalduntzeaz aparte, lan prestakuntza ere euskalduntzeko bidean dira, Lanbide Heziketako elkarteek eta erakunde publikoek egindako lanari esker, besteak beste. Hortaz, hurrengo ikasturtean ere, euskaraz ikasteko hamaika aukera izango da.


Nortxu Nu˝ez. Gasteizko "Baiona" hortz klinikaren arduraduna
"Euskara hiztunak gara guztiok, bat izan ezik"

Joan den urte amaieran Lazarraga Saria jaso zutenen artean da Baiona Hortz Klinika. Odontologia zerbitzua euskaraz eskaintzen du Gasteizen Nortxu Nuñezek (Trapagaran, Bizkaia, 1976) zuzentzen duen zentroak. 2004az gero ari da Arabako hiriburuan. Lazarraga Sariaren aitzakian joan gatzaizkio, eta ARGIAren mendeurrena aipatu digu berak.


2019-01-27 | Ainhoa Bretos
Euskararen normalizazioa lan munduan
Aitzindariak hasiberriak hauspotzen

Mondragon Korporazioak hainbat urrats emanak ditu eta ematen ari da euskararen normalizazioak bidea egin dezan. Norabide berean lan egin nahi duten hainbat enpresak bisita egin dio haren esperientzia ezagutu nahian.


2018-11-09 | Pello Igeregi
ELA | Pello Igeregi | IRITZIA
Aldibereko itzulpen zerbitzu publiko doakoak indartuta eta hedatuta nahi ditugu

Aldibereko itzulpen-zerbitzuak hedatu eta eskueran jartzeko proposamena luzatu nahi diogu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari. ELArentzat, euskara gure jardunaren erdigunean izatea erabaki estrategikoa da.


Felix Zubia Olaskoaga
"Medikuok hizketan gaztelaniazko hitz teknikoak erabiltzen ditugu eta lanean guztia gaztelaniaz idazten dugu"

Irailak 13 eta 14, Bilbo. Osasuna eta Hizkuntza jardunaldiak EHUko Udako Ikastaroetan. Hamarnaka lagun bildu ziren osasun arloan euskaraz lan egiteko bideak jorratzeko. Pazienteak sarri gaztelaniaz artatzen badira, osasun eremuan lan hizkuntza erabatekoa gaztelania da. Jardunaldiotan Bilbo Hiria Irratia izan zen eta hainbat hizlariri elkarrizketak egin zizkien. Horietako bat Felix Zubia Olaskoaga izan zen. Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetan mediku eta EHUko Medikuntza Fakultateko... [+]


2018-10-30 | ARGIA
Tuterako Udalak udaltzain izateko lan deialdian alemana jakitea baloratu zuen eta euskara ez

Tuterako Udalak udaltzaingoko inspektoreorde izateko lan deialdian alemanaren, frantsesaren eta ingelesaren ezagutza baloratu zuen, eta euskara ez, Administrazioan Euskaraz Taldeak salatu duenez


2018-07-18 | Txintxarri
Lasarte-Oriako udaltzainen hizkuntza eskakizunak, "legez kanpokoak"

Udaltzaingoko kaporal agenteei eskatutako euskara maila apaldu du udalbatzarrak, adituen irizpideen aurka.


Aurten herritarrek, hurrengoan entitateek hartuko dute ardura Euskaraldian

Oraindik egin ez den 2018ko Euskaraldiak segida izango du 2019an. Orduan entitateek hartu beharko dituzte neurriak etxe barrura eta kanpora begira hizkuntza ohiturak aldatzeko. Maiatzaren 18an, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak Udaltop topaketetan aurkeztu zuten orain arte diseinatutakoa.


2018-06-01 | ARGIA
"Ahobiziak" eta "belarriprestak" Osakidetzan, Banco Sabadellen, Caixabanken...

Udazkeneko Euskaraldian protagonista nagusiak herritarrak dira. Hala ere, entitateek haien eremuetan “ahobiziak” eta “belarriprestak” aktibatzeko ardura hartu ahal izango dute. Batzuek hartu dute horretarako konpromisoa.


Entitateen Euskaraldiaren proposamena aurkeztu dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak

Oraindik egin ez den 2018ko Euskaraldiak segida izango du 2019an. Orduan entitateek hartu beharko dituzte neurriak etxe barrura eta kanpora begira hizkuntza ohiturak aldatzeko. Jaurlaritzak eta Topaguneak Udaltopen aurkeztu dute orain arte diseinatutakoa.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude