Bardean benetako bonbekin maniobra militarrak eginen dituzte asteazken honetatik aurrera

  • Urriaren 17tik 19ra eginen ditu Espainiako Armadak maniobrak, beste behin. Tiro Poligonoaren Aurkako Taldeak salatu du "Parke Naturalean gailentzen dela maniobra horiek egiteagatik Armadak ordaintzen duen kanona segurtasuna eta ingurumenaren gainetik".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urriaren 17an - 16:15
Bardeako tiro eremua. Argazkia: Euskalerria Irratia.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Benetako bonbek berriz ere eztanda eginen dute Bardeako lurrean. Eta zeruan gerrarako erabiltzen dituzten hegazkinen orruak entzunen dira. Espainiako Armadak Bardea erabiliko du beste behin ariketa militarrak egiteko. Urriaren 17tik 19ra iragarri dituzte maniobrak eta horren erruz moztu eginen dute Bardeako Parke Naturaleko zenbait bideetarako sarbidea. Tiro Poligonoaren Aurkako Taldeak salatu du Bardeako Komunitateari (Bardeako Parke Naturala kudeatzeaz arduratzen dena) gehiago komeni zaiola "Armadak ordaintzen duen kanona jasotzea maniobra horiek egiteagatik Parke Naturala zaintzea baino".

Bardeak Libre 2018 taldeak mobilizazioak deitu ditu azaroaren 18rako.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bardeetako tiro eremua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!