Barcinak 6.500 euro kobratu zituen Vinsa enpresa publikotik bileretara joan gabe

  • Yolanda Barcinak 6.500 euroko ordainketak jaso zituen 2009 eta 2011 artean Vinsa elkarte publikotik, bileretara joan ez bazen ere. Iruñeko alkate izateagatik batzordekide zen, baina bere sinadura ez da aktetan agertzen. 2009a baino lehenagoko bileretan izan zenik ezin izan du egiaztatu informazioa plazaratu duen Noticias de Navarra egunkariak.


2013ko martxoaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Yolanda Barcinaren sinadura falta duen bilerako akta (Argazkia: Noticias de Navarra)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Oraingo Nafarroako gobernuko presidentearen egiteko bakarra aurrekontuei baiezkoa ematea zen. 2009ko martxoan Vinsako zuzendaritzako kideak elkartu ziren, baina Barcinak ez zuen akta sinatu. Dena den, zegozkion 3.500 euroak kobratu zituen. Beste hainbeste gertatu zen bi urte geroago. Orduan ez zen ohiko bilkurara azaldu, baina 3.000 euro jaso zituen. Urte berean ezohiko bilera batera agertu zen.

Bestalde, Barcinak, Sanzek eta Mayak azaldu dute CANen Sortzaileen Batzordean eta Batzorde Iraunkorrean parte hartzeagatik jasotako dietak itzuliko dituztela. Nafarroako presidenteak ez zuen hasiera batean halakorik zehaztu barkamena eskatzeko idatzi zuen gutunean. Gerora berriz, kontuak argitu behar izan ditu.

Oposizioarentzat dirua itzultzea ez da nahikoa. PSNk, NaBaik, Bilduk eta Izquierda-Ezkerrak Yolanda Barcinaren dimisioa eta hauteskundeak aurreratzea eskatu dute. PSNko Santos Cerdanek adierazi du erabaki hori hartzean “ezer ez egiteagatik kobratu izana” onartzen dutela.

Igandean UPNk barne kongresua izango du Iruñean. Yolanda Barcina edo Alberto Catalan, bietako bat aterako da alderdiko idazkari nagusi Baluartetik, baina itxura garbitzea eta sinesgarritasuna berreskuratzea dira euren erronka nagusiak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ustelkeria
2025eko uztailaren 2
Meloi saltzailea
Senar puteroak

Eguneraketa berriak daude