Barcinak 17.192 euro jaso zituen 2010ean CANeko hitzaldiak entzuteagatik

  • 2002 eta 2012 arten Nafarroako Kutxak (CAN) 8,3 milioi euro gastatu zituen dietetan eta horietako gehiena 25 pertsona artean banatu zen. Pertsona hauek hainbat garaitan CANeko administrazio kontseiluko kide, Kontseilu orokorreko kide edo kontrol organuren batekoak izan ziren. Enrique Goñi CANeko zuzendari izan zen garaian gertatu zen hau guztia. CANek orain eskaini dituen memorietatik atera dira diru kopuru hauek eta Diario de Noticias-ek azaleratu ditu.


2014ko azaroaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Barcina lehendakaria Goikoetxea aferari buruzko azalpenak ematen Nafarroako Legebiltzarrean.

Modu zehatzean azalduta, ordea, bakarrik agertzen dira 2007tik aurrera egindako ekitaldi informatiboak, hau da, hilero administrazio kontseilua eta kontrol batzordearen aurrean adituek ematen zituzten hitzaldiak. Hauetara joan eta han esandakoa entzuteagatik, partehartzaileek 755 eta 2.606 euro arteko dietak jasotzen zituzten. Yolanda Barcinak, esaterako, 2010ean 17.192 euro jaso zituen hitzaldi hauetara joateagatik.

PSN eta UPNk ezik, Legebiltzarreko gainerako alderdiek dieten afera berriz ikertzea eskatu dute, CANen gertatutako guztia argitzeko, batez ere bere desagerpena. UPNren esanetan, justiziak dagoeneko aztertua du CANeko dieten afera eta hor argi ikusi zen ez zela irregulartasunik izan. PSNren ustez, memorietan kontu guztiak argi daude eta hor ez dago ezkutatzeko ezer.

Nafarroako Gobernuko eledunak eman behar izan zituen gaiarekiko azalpenak, prentsaurrekoan hala eskatu zitzaionean. Berak ere 47.658 euro kobratu zituen hitzaldi horietan entzule moduan egoteagatik. Ordainketak legezkoak zirela azpimarratu zuen, aitortuak, zergapekoak eta kontrolatuak eta dena behar bezala egin zela. Ea hitzaldietara entzule gisa joateagatik dirutza horiek jasotzea etikoa ote zen galdetuta, Muniainek erantzun zuen CANeko aginte organoek sistema hori zutela finkatua eta beraiek onartu besterik ez zutela egiten, Espainiako kutxa gehienen ohiko jarduna hori zela.    


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako politika
Trafiko eskuduntza bermatzeko Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek

Foru Hobekuntzaren erreforma adostu dute Nafarroako eta Espainiako gobernuek, Trafikoa foru exekutiboaren eskuduntza historiko eta esklusiboa dela blindatzeko.


Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Forestaliaren lau goi-tentsioko lineari helegitea jarri die Nafarroako Gobernuak

Asteazkeneko gobernu bileran hartu zen erabakia eta horren ondorioz, Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Forestalia konpainiari emandako baimenen aurkako helegitea jarriko du foru gobernuak.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


Eguneraketa berriak daude