Barakaldoko Udala etxegabeak aterperik gabe uzten ari dela salatu du Berri-Otxoak plataformak

  • Berri-Otxoak plataformak salatu du Lasesarreko aterpetxea ixtearekin batera, Barakaldoko Udala etxerik ez duen jendeari 150 euro ari dela ematen, hilabetez eta hauteskundeak igaro arte gela bat alokatu dezan. Plataformak dioenez, hilabeteren buruan hainbat pertsona kale gorrian egongo dira berriz. Orain gutxi, emakumeentzako aterpetxea ere itxi zuen udaletxe berak.


2020ko ekainaren 11n - 13:10
(Argazkia: Ecuador Etxea)

Berri-Otxoak Gizarte Bazterketaren aurkako eta Gizarte Eskubideen aldeko plataformak salaketa ekintza gauzatu zuen asteazkenean, Laboral Kutxak Barakaldon daukan bulego nagusiaren ateetan. Bulego horretako kutxazainetan pasa ohi dutenez gaua etxegabe askok, bertan salatu dute Barakaldoko Udala hainbat pertsona aterperik gabe uzten ari dela.

Barakaldoko Udalak asteazkenean itxi zuen koronabirusa tarteko martxoan ireki zuen Lasesarre polikiroldegiko aterpetxea, eta horren tokian hartu du aurretiaz existitzen zen udal aterpetxeak. Alabaina, bigarren honek askoz pertsona gutxiago hartzeko tokia duela salatu du Berri-Otxoakek. Jakinarazi dutenez, Lasesarreko behin behineko aterpetxeak bataz beste 51 pertsona hartu ditu, eta orain berrireki duten aterpetxeak soilik 28 pertsonarentzat du tokia. “Hala, hogei pertsona baino gehiago alternatiba beharrean daude”, azpimarratu du plataformak.

EAJ eta PSEren udalari leporatu diote hauteskunde kanpainari begira “kaleak garbitzen” ibiltzea. Helburu horrekin, salatu dute etxerik gabeko pertsonei 150 euro eman dizkietela “bizia bilatzeko eta hilabete batez logela bat alokatzeko, bozak egin arte”. Hala, Berri-Otxoakek ohartarazi du hilabeteren buruan hainbat pertsona kale gorriak egongo direla berriz, pandemia aurretik bezala.

Salaketa hori egiteaz gain, Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak egindako salaketa ere babestu du plataformak. Argitanek orain aste bete pasa salatu zuen Barakaldoko Udalak etxerik gabeko emakumeentzako aterpetxea behin betiko itxi zuela, bertan aterpe hartzen zuten zazpi emakumeri aukera bakarra utziz: aterpe mixtoan tokia egitea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
2025-04-30 | Sonia González
Zaurgarritasunaren tranpa

Zenbait urtetatik hona sarri entzuten dugun kontzeptua da zaurgarritasuna. Gaur gaurkoz, diskurtso politikoetan pertsona zaurgarriez aritzea ohikoa da. Seguru nago nik ere inoiz erabili dudala berba hori Bizilan.eus webgunean, eskubide laboralak eta prestazio sozialak azaltzeko... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


Mikel Urabaien (Paris 365): “Erakundeek erantzukizuna aldamenekoari pasatzen diote”

Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.

 


Oxfamen txostena
Munduko %1 aberatsenek urteko lehen hamar egunetan gainditu dute karbono isurien urteko kuota

Munduko populazioaren ia erdiak baino bi aldiz gehiago kutsatzen du aberastasun gehien pilatzen duen %1ak. Munduko aberatsenek hamar egunetan isuri duten kantitatera heltzeko, ia hiru urte beharko lituzke munduko aberastasunaren eskalan erditik behera dagoen herritar batek.


Arartekoaren ustez, Martuteneko Agustindarren eraikineko operazioa barruan zeudenak identifikatzeko egin zuten

Iazko martxoaren 14an, polizia operazio handi bat izan zen Martuteneko Agustindarren eraikin okupatuan, Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren eta Espainiako Poliziaren eskutik: 56 lagun atera zituzten eraikinetik eta 29 Espainiako Poliziaren komisariara eraman zituzten,... [+]


Idorrak dira munduko lurren %40, eta lehortze bidea egin dute lurren %75ek

Bide honetatik jarraituta, mende amaierarako, 5.000 milioi pertsona baino gehiago biziko dira lur idorretan. Arazo humanitario, ekonomiko eta sozial ugari eragingo lituzke horrek.


2024-11-26 | Ahotsa.info
Paris 365
15 urte pobreziari aurre egiten Iruñerrian, eta inoiz baino beharrezkoagoa

Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]


Jaurlaritzak pobreenak berriro lotu ditu iruzurrarekin, dirulaguntzetan salaketak egiteko postontzi anonimoa jarrita

Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-11-08 | Hala Bedi
Errota Zaharra auzo elkartea
“Arrazoi eta interes askok eraman gaituzte oraingo egoerara, baina kaltetuak bizilagun guztiak gara”

Gasteizko Errotako (Koroatze) auzoan izan diren manifestazio "anonimoek" kolokan jarri dute auzokoen arteko elkarbizitza. Azalera atera dituzte ere hauetan parte hartu duten partidu politiko batzuen eta beste kide batzuen izaera faxista eta arrazista.


KAS: “Afariak debekatuta beharra ez da desagertzen; areagotzen da”

Kaleko Afari Solidarioak (KAS) egitasmoko kidea da Ixiar Gonzalez Gurrutxaga. Donostiako Udalak asteazkenean debekatu egin die behar dutenentzako otordu beroak eskaintzen jarraitzea. 18:00etan prentsaurrekoa deitu dute beren erantzunaren berri emateko. "Hiru aukera ditugu:... [+]


2024-10-24 | ARGIA
Donostiako Udalaren debekuaren aurrean, Kaleko Afari Solidarioak dio etxerik gabekoei otorduak ematen jarraituko duela

Donostiako Kaleko Afari Solidarioak (KAS) taldeak ezin izango ditu otorduak eman ostegunetik aurrera, Egian behintzat. Hala jakinarazi diete udaltzainek asteazken iluntzean, ahoz, antolatzaileei, baimenik ez dutela eta Donostiako Udalaren erabakia dela argudiatuta. Asteazken... [+]


Giza eskubide gehiago eta eskuin-mutur gutxiago

Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]


Elikagaiak jasotzeko “diru-txartelak”, familia zaurgarrienentzat Nafarroan

Europako Funts Sozialen ataletik Elikagaien Bankuetara bideratzen zuten urtero dirua eurek bidera zezaten janaria behar gehien duten herritarren artean. Aldaketa iritsi da kudeaketara orain: adin txikikoak dituzten familiei diru-txartelak emanen dizkiete produktuak erosteko. 130... [+]


2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Eguneraketa berriak daude