Emakume bat eta haren bi seme-alabak etxetik bota ditzaketela salatu dute Barakaldon

  • Barakaldon emakume bat eta bere bi seme-alabak etxetik kanporatuak izateko arriskuan daudela salatu dute asteazkenean Lanbideren egoitza aurrean egindako kontzentrazioan.


2014ko azaroaren 27an - 09:17
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Barakaldoko Lanbideren egoitzaren aurrean elkartu ziren etxegabetze arriskuaz ohartarazteko (Argazkia: Herrikolore).

Herrikolore webgunean irakur daitekeenez, ez da emakumea arrisku horretan dagoen lehenengo aldia. Otsailean antzeko egoeran egon zen eta bizilagunek lagundu zioten aurre egiten.

Berri-Otxoak kolektiboak esan duenez, harrezkero ahalegindu da dagozkion laguntza sozialak eskuratzen Lanbiden, baina “trabak” besterik ez dizkiote jarri.

Udalera ere jo du laguntza eske, baina ez diote erantzun. Gaineratu dutenez, Alfonso Garcia Barakaldoko alkateak esan zion elikagai bankuarekin harremanetan jartzeko tramiteak azkartuko zituela, baina ez da hala izan.

Berri-Otxoak kolektiboak azaroren 29an egingo den duintasunaren aldeko martxan parte hartzeko deia egin du: “Mobilizazioak eta presio soziala dira administrazio publikoak egiten dituen murrizketa politikei aurre egiteko bide bakarra”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude