Gasteizko Legebiltzarrean “gehiengo soberanista” omen dago; “ gehiengo ezkertiarra” ere ei da. Aldiz, denok dakigunez, hautetsien biltzar horretatik aterako den gobernua ez da soberanista, ezta ezkertiarra ere izango. Kontraesan hori bideratzen ahalegina egin du EH Bilduk, baina ezinezkoa da. Besteak beste, titular gisa erabilitako “gehiengo soberanista” eta “gehiengo ezkertiarra” leloek errealitateari heltzen ez diotelako.
Hedabideen lerroburuetatik egiten diren etiketa errazak baino askoz konplexuagoa da jardun politikoa. Esaterako, Asier Blas politologoak EAJ sektore guztietan bozka lortzeko taldea dela esan du. Beraz, bere xedea nekez sailka liteke izen bakar baten bidez.
Blasek esan ez badu ere, EH Bilduk jeltzaleen eremura hurbiltzeko prozesuan mekanismo berbera erabili duela ematen du. Talde soberanistak Ibarretxismotik Ezker Konfederalera doan eremu osoa bereganatzeko kanpaina egin zuen eta. Hortaz, etiketatzea zaila.
Hauteskunde ondorengo zenbaki-dantzan, bota diezaiegun begirada bat beste momentu historiko jakin batzuei: 1987 (Ajuria Eneako Itunaren bezperan); 2001 (Lizarra-Garazi ondokoa). Globalizazioaren aurrehistorian, eta hortaz, inondik inora garaikideak.
1987an Hego Euskal Herrian hauek izan ziren emaitzak: EAJk 274.000; HBk 238.000; EAk: 210.000; EEk 130.000. Hots, EAJtik ezkerrera 578.000 bozka; 304.000 gehiago Sabin Etxekoek baino. Haatik, PSOE azaldu zen jeltzaleei laguntzera.
Oposizioa izatetik alternatiba izatera igarotzea aurrerapauso itzela da; aldiz, sistema errotik aldatu gabe gobernu alternatiba izatea aldarrikatzen hasten denean ondorioak oso bestelakoak dira
2001an (EAE delako eremuan). Ibarretxek, koalizioan, 604.000; “Batasuna” prozesu-osteko EHk 143.000; Madrazoren Ezker Batuak 78.800; PP eta PSOEk 580.000. Mayor Oreja lehendakaritzara eraman nahi izan zuten hartan, abstentzio oso apala izan zen, % 21,5koa. Inoizko mobilizaziorik handiena.
Ikusi dugunez, emaitzetan ere gorabehera asko konplexuagoak dira lerroburu sinpleak baino: “Hauteskundeak irabazi ditu, lehengo aldiz garaile…”
Bi une historiko horiek beste modu batez kudeatu ahal izan balira, oso bestelako errealitate batean biziko ginateke, baina horrek ez bueltarik. Hori dela eta, saia gaitezen aztertzen egungo mapak zer-nolako etorkizun posibleak zabaltzen dituen.
EH Bilduk, EAE eremuari lehentasuna emanez, estrategia bakarrera eraman du bere jardun nagusia. Otxandianok adierazi zuen EAJ eta PSErekin akordio batera doan ibilbidea dela iparrorratza.; EAJ ukituta, ez ordea hondoratuta, bere burua berrasmatzeko osoa trebea baita talde jeltzalea; PSE apal, baina oso eraginkorra, benetan zentralitatea lortu duena talde hau baita, EAJk eta EH Bilduk beraiei dagokiela uste duten arren. Izan ere, oraingoz EAJ bidaide aukeratu arren, hain urrun ez dagoen etorkizunean EH Bilduri lehendakaritza eskuratzen laguntzeko eska liezaioke PSEk.
Ezker Konfederala, birrinduta. Zenbait arrazoirengatik, baita bere eremua Otxandianok bereganatu nahi izan duelako ere. PP, anekdotikoa.
Gauzak horrela, EH Bilduk eremu baten hegemonia eskuratu duelarik, bere burua mugatu du. Ibilbide-orri horretatik jarraituz gero, hurrengo urrats posible bakarra arerio politikoekin hitzarmena lortzea da eta.
Aitzitik, Ipar Irlandako gatazka armatua bideratzeko beharrezko izan zen kabriola estrategiko hura, ez du ematen, geurean, garai historiko berrian, atarramendu handirik lortzeko eraginkorra izango denik.
Tempusak:
45 urte igaro dira “Gernikako Estatutua” onartu zenetik; Frankismo bera baino luzaroago, alegia. Jeltzaleek tarteka gogoratzen dutenez, bete gabe dagoen akordioa.
Oposizioa izatetik alternatiba izatera igarotzea aurrerapauso itzela da; aldiz, sistema errotik aldatu gabe gobernu alternatiba izatea aldarrikatzen hasten denean ondorioak oso bestelakoak dira. Balizko akordio hori lortze aldera, demagun, bi legealdi erabili beharko balira, eta akordioa indarrean jartzeko Gernikako Estatutua garatzeko adina urte beharko balira, non kokatuko ginateke? Alderdi politikoen egitura profesionaletik at, nork izango luke ilusio txikienik horrelako ibilbide batean buru-belarri laguntzeko?
Egungo munduan, non ziurgabetasuna nagusi bilakatu den, oso arriskutsua da norabide bakarreko estrategia bati baino ez heltzea. Oso arriskutsua da ere kontrakoa, norabide gabe ibiltzea. “Ekintzen ekologiaren” printzipioa ezinbesteko lanabesa dugu itsaso zakarrean ibiltzeko, eta euskal independentismoak ekintza independentistak behar ditu printzipio horrek aldaketa erakargarriagoak sor ditzan.
Gidoi alternatiboak behar dira, Euskal Herri osorako, Euskal Herri berriarentzat, Euskal Herriak etorkizuna ukan dezan. Gehiengo soberanista eskura dezagun.
Patxi Azparren
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]
Askotan hitz egin izaten da (dugu) banketxeen inguruan, kritika askoren jo-puntuan jarriz behin baino gehiagotan. Inor gutxi ezagutzen dut banketxeei buruz zerbait txarra esan ez duenik… baina, era berean, inor gutxi ezagutzen dut banketxeen zerbitzurik erabiltzen ez... [+]
Orain dela 39 urte Hego Euskal Herriak, Kataluniak eta Kanaria uharteek ezetz esan zioten NATOri; duela 36 urte lehenengo intsumisoek euren burua aurkeztu zuten Gobernu Militarretan. Garai hartan Gerra Hotzaren izua hedatuta zegoen, blokeen arteko gatazka, gerra nuklear baten... [+]
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Martxoaren 25ean Arabako Foru Aldundiak (AFA) eta Eusko Jaurlaritzak (EJ) prentsa-ohar bat atera zuten, hedabideetan nahiko zalaparta eragin zuena, Gobierno Vasco remite a la Ertzaintza dos piezas cerámicas del yacimiento de “Las Ermitas” por ver indicios de... [+]
Bai, eremu horren historia odoltsua da. Pena izan zen hainbeste jende hiltzea eta herri hori modu horretan kanporatua izatea, baina hainbestetan gertatu dira halakoak...! Gizakiok ez dugu erremediorik eta Historiak ez du atzera bueltarik. Egiten ari zirena gehiegizkoa zela... [+]
BDZ Israeli Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak mugimenduko (BDS nazioartean) ordezkaritza bat bildu berri da Donostiako Klasikoa antolatzen duen Oceta erakundeko arduradun batekin. Jakinarazi digu aurten, iaz ez bezala, lasterketara ez dela talde israeldarrik etorriko... [+]
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]