Bake prozesuan aurrera egiteko bide orria aurkeztuko du EH Bilduk igandean

  • Rebeka Ubera eta Oskar Matute EH Bilduren ordezkariek jakinarazi dutenez, bake prozesuan aurrera egiteko bide orria aurkeztuko du igandean EH Bilduk. Frantziako eta Espainiako estatuen “trabak” gainditu nahi dituzte horrela.


2015eko apirilaren 24an - 16:25
Igandean aurkeztuko du EH Bilduk proposamena. (Argazkia: EH Bildu).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Azaldu dutenez “bakerako euskal bidea” aurkeztuko dute. “Euskal Bidearen garapen bat izango da. Bi bideek filosofia bera dute. Alde bakarretik euskal gatazka konpontzeko bide egingarri bat marraztu nahi da".

Aurreratu dutenaren arabera, lau ardatz edukiko ditu proposamenak: espetxe politika eta iheslarien itzulera, biktimak eta memoria, desarmea eta desmilitarizazioa.

Gizarte osoari begirako proposamena izango dela adierazi dute bi ordezkariek, soilik politikariei eta alderdiei zuzenduta egongo ez dena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Eguneraketa berriak daude