Bake prozesua “geldo” doa baina “atzeraezina” da, Jaurlaritzaren hitzetan

  • Bake prozesua haiek nahi baino geldoago doala adierazi du Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkari Jonan Fernendezek. Dena den, gehitu du prozesua "atzeraezina" dela eta duela sei hilabete onartutako Planaren 18 ekimenetatik 17 abian daudela jada.


2014ko abuztuaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Bake eta Bizikidetza Planaren aurreneko seihilekoaren balantzearen berri eman du Jonan Fernandezek (Argazkia: Eusko Jaurlaritza)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azaldu duenez, terrorismoaren Biktimen Memoriala sortzeko proiektua baino ez dago hasi gabe, eta Espainiako Gobernuaren ardura da berau egitea.

"Eusko Jaurlaritzak uste du bake-prozesuan eta bizikidetza normalizatzeko prozesuan murgilduta gaudela dagoeneko; ez da iritsi behar den zerbait: hemen da", esan du Fernandezek. "Atzera bueltarik gabeko prozesu bat da, gehiengoaren borondate sozialek bideraezin egiten baitute atzera buelta".

Presoak birgizarteratzeko plana

Urteko bigarren seihilekoari begira, Fernandezek iragarri du udazkenean aurkeztu nahi dutela presoen birgizarteratzea xede duen "Hitzeman" programaren aurreneko zirriborroa. Azaldu du dokumentua ekarpen orori irekia izango dela,"adostasuna" lortzea ezinbestekoa delako. Zentzu horretan, esan du Jaurlaritza harremanetan dagoela Espainiako Gobernuarekin, baina emaitzarik ez dutela lortu oraindik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!