Bake eta Bizikidetza Batzordeak lan ildoak adostuko ditu lehenengo bileran

  • Gaur eguerdiko 12:30ean lehenengo bilera egingo du Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetza Batzordeak. EAJ, EH-Bildu eta PSE-EE alderdiek egutegia eta lan ildoak zehaztuko dituzte gaur. PPk eta UPDk ez dute parte hartuko, eurek hala erabakita.


2013ko apirilaren 30an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Julen Arzuaga eta Laura Mintegi (EH Bildu) eta Joseba Egibar (EAJ) izango dira Bake Batzordean.

Joseba Egibar eta Iñigo Iturrate (EAJ), Laura Mintegi eta Julen Arzuaga (EH Bildu) eta Jose Antonio Pastor eta Rodolfo Ares (PSE-EE) politikariek osatuko dute lantaldea. Hasieratik, parte hartzeari uko egin zioten PPk eta UPDk. Popularrek ez dute baztertu aurrerago parte hartzea, baina oraingoz uste dute Batzordeak ez dituela "gutxienekoak" betetzen eta EH Bildurik "gehiago eskatu" behar zaiola.

Espetxe politika, memoria, bizikidetza...

EFE berri agentziak adierazi duenez, EH Bilduk lau gai nagusi jarriko ditu mahai gainean: espetxe politika aldatzea, memoria osoa hartzea kontuan, alde guztiek onartzea euren erantzukizuna eta bizikidetza espazioak sortzea, "inposiziorik gabe".

EAJk eta PSE-EEk berriz, iragarri dute aurreko legegintzaldian bake lantaldeak adostu zuen txostena izango dutela abiaburu. EAJk, PSE-EEk, PPk, Ezker Anitzak eta Aralarrek adostu zuten aipaturiko txostena edo "lurzoru etikoa": hala nola, "indarkeriaren bidegabekeria, eragindako mina eta biktimen duintasuna" aitortzeA, ETA "behin betiko desegitea" edota alde guztien erantzukizuna ezartzea eskatzen du txostenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


Eguneraketa berriak daude