ARGIA.eus

2020ko azaroaren 28a

Etxerik gabeko pertsona bat hilik aurkitu dute Baionan

  • Baionako Euskaldunen plazan hilik aurkitu dute igande goizaldean etxerik ez zuen eta turismo bulegoaren ondoan lo egiten zuen pertsona bat. Berriak eman du albistea, Polizia iturriek "heriotza naturala" izan dela esan dietela. Zenbait eragilek Jean Rene Etxegaraik indarrean jarritako ordenanatza berrien aurkako protesta deitua dute ostegunerako.

ARGIA @argia
2020ko irailaren 22a

Hitzordua 16:30tan jarri dute Baionako herriko etxearen aitzinean, espazio publikoaren "okupazio gehiegizkoa eta luzea" egiteko. Irailaren 18an Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapezak hartu ordenantza salatzeko unea izango da. Erabaki politiko horren ondorioz, hiriko hainbat auzotan 08:00tatik 23:00tara espazio publikoan jartzea eta etzatea debekaturik dute etxegabeek.

Etxegabeen aurkako hainbat neurri gogor hartu ditu Baionako herriko etxeak. Hain zuzen, Jean-Rene Etxegarai Baionako auzapezak irailaren 18an harturiko ordenantzari segi, ezingo dute "luzaroan jarririk edo etzanik egon" 08:00tatik 23:00tara Baiona Ttipian, Baiona Handian eta Santa Izpiritu auzoetan. Hori ez ezik, txakur bat baino gehiago elkartzea ere legez kanpo utzi du auzapezak –araua hausten duenari animalia ken diezaioke Baionako herriko etxeak–. Jantziak zein elikadurak metatzea ere debekatua zaie etxegabeei.

Polizia gehiago ere kontratatuko ditu udalak.

Ordenantzak haserrea eragin du etxegabeen artean, baita hainbat herritar zein eragile sozialen artean ere.

Okupazioa erantzun gisa

Herritar talde batek ordonantza salatzeko ekintza finkatu du ostegunerako. Hitzordua 16:30tan jarri dute irailaren 24an, Baionako herriko etxearen aitzinean, espazio publikoaren "okupazio gehiegizkoa eta luzea" egiteko. "Pobreen kontra egin ordez, pobreziaren kontra egin dezagun!" lelopean, kaleen "gehiegizko okupazioa" egingo dute gauerdirarte. Herritar taldeak argi du: "Hautu politiko bat da, eta jadanik prekarizatua den populazio bat jartzen du jomugan, estigmatizatuz. Frenesia sekuritarioa, eta espazio publikoaren kontrolatzea ditu helburu". Lapurdiko hiriburuak bizi duen gentrifikazio prozesuaren baitan kokatzen dute ere ordonantza hau.

Hainbat eragilek bat egin dute hitzorduarekin: Aitzina, Etorkinekin, eta beste.

 

 

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Prekarietatea kanaletik interesatuko zaizu...





Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude