Baigorriko eliza ederki bete da, Tafallako herriaren sustenguz antolatua zen kantaldian

  • Hastapenean pantaila haundi batean ikusi dira Tafallak joan den uztailean jasan zituen uholde eta makur haundien irudi harrigarriak. Kantaldia hasi aintzin, Iñigo eta Joxe Mari bi tafallarrek kondatu dute bizi izan zutena.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko irailaren 11n - 08:28
Tafallako uholdeen artxiboko argazki bat.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eskerrik beroenak bihurtu dizkiote Baigorriko herriari, erakutsi duen elkartasunarentzat. Kantadia hemen gaindiko abeslari ezagunek eskaini dute eta haueri juntatu da ere Tafallako jotera bat, bere bi soinulariekin, bizpahiru kantu ozenen emaiteko.

Pantzo, Iñigo eta Joxe Mari Tafallarrekin solastatu da eta, Joxe Mari Ezparzak kondatu dio Tafalla eta Baigorriko herrien arteko harremanak aspaldikoak direla, hortaz diren dokumentu zaharrenak, duela bost mendekoak baitira.

Hitza Iñigori lehenik, Joxe Mariri jarraian, Pantzori azkenik.

Elkarrizketa hau Irulegiko Irratiak egina da, hemen entzun dezakezu jatorriko webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroa Beherea
2025eko irailaren 24
Lorea Etxeberria (KEA Kirola Euskara Ahoan)
"Kirolaren bidez, umeek euskara plazerarekin lotzea nahi dugu"

Eguneraketa berriak daude