Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.
------------------------------------------------
Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator udaberria.
Tenperatura epeltzen eta eguna luzatzen hasten den egunotan, loreak zabaltzen, hostoak jaiotzen, elikagaiak bikoizten eta hartzaren nagiak astintzen, herritarrak bildu eta halako erritual bat egiten dute, bizitza eta lurraren emankortasuna ospatzeko. Horiek dira inauteriak, Euskal Herriko hainbat landa eremutako inauteriak: paganoak, basatiak, parte hartzaileak, esanguratsuak, zirraragarriak eta beldurgarriak.
Askotariko istorio eta pertsonaiak, ohitura, dantza eta esanahiak ezagutzen ditugu testuinguru horretan, baina badira guztietan errepikatzen diren elementu batzuk: animalien agertzea, hartzaren presentzia, trapuz egindako jantziak, txanoak, aurpegiak estaltzea, erritmo biziak, euskal dantzak, esnatzea, sua, misterioa, iluntzea. Asko eta asko arratsean gertatzen dira, eta ez egitarauan markatzen duen orduan, ez, eguzkia ezkutatzen denean baizik. Hala izaten da, behintzat, niretzat berezienetakoa den batean: Arizkun eta Erratzuko Gizakundea.
Publikoa zain, baina ez dago presarik, itxarotea emanaldiaren parte da. Bertakoak izaten dira hasiera ordutik hurbilen dabiltzanak. Parte hartzaileak, gainera, askoz lehenago batu dira elkarrekin jantzi eta giroa sortzen hasteko. Lehen sentsazioak ezer baino lehen hasten dira gugan, itxaronaldian, hain zuzen: nondik etorriko ote da hartza, nora egingo dut ihes, zerbait mugitu da etxe hartako leihoan, iluntzen hasi da… Eguzkiak, ordea, badaki noiz gorde eta justu orduantxe piztuko dira antortxak, joaldunen eskuetan doazela bidea zabalduz, argituz eta guztiei hurbiltzeko deia luzatuz. Aurpegia estalirik datoz maldan gora eta atzetik hartza, lotuta, badaezpada. Nagusia despistatzen denean, edonor hartu eta lurrera botako du inongo erreparorik gabe. Horiez gain, basapizti batzuk ere badabiltza, aurpegia estalirik hauek ere, zakuz jantzitako arropak, makilak eta zuhaixkak dituztelarik nor edo nor izutzeko. Kontuz, hauek ere joka eta segika ariko zaizkizu eta. Atzetik, sagar-dantzariak, musikarien doinua noiz hasi zain, plaza erdia hartu eta dantzari ekiteko. Hartza desafiatu eta dantzara mugitu nahiko dute, baina Erratzura iritsi beharko du horretarako. Hona iristean, dozenaka ikusle gehiago batuko dira herri-bueltara, pertsona eskuzabal askok edonorentzat jatekoa eta edatekoa ateratzen duen bitartean. Plazan emango diote hiru ordu iraun duen eginkizunari amaiera eta han bai, han hartzak ere dantzatuko du, dantzariekin, basapiztiekin eta herritarrekin batera. Sua piztu eta Jantzilo erreko dute, gaizkiaren pertsonifikazioa.
Hartza izan da hasieran mehatxua, baina etsaia ez da bera. Aurten, parte hartzaileen hitzez, Aroztegiaren proiektua eta haien kudeatzaileak eta interesak bota nahi izan dituzte sutara eta berotasunera ekarri epaitu berriak ziren zazpi baztandarrak eta Lekaroz zein Baztango herritar xehearen bizitzak. Ezin eszenatoki hoberik, Baztango lurretan, bizitza eta lurraren emankortasuna ospatzeko erritual honetan, kapitalismoaren piztia sutara bota eta plazara biltzeko.
Ur azpian utzitako herrietatik joan behar izan ziren 600 pertsonen omenez jarri dute oroigarria urtegiaren begiratokian, "ez ditugu inoiz ahaztuko urperatutako bizitzak", adierazi du Arabako ahaldun nagusiak.
Plantillak baiezkoa eman dio aurreakordioari, eta, printzipioz, urte hau amaitzean itxiko dute fabrika.
Gasteizko lorezainen grebak lau hilabete bete ditu, langileek salatu dute Enviser enpresak eta Gasteizko Udalak blokeatu dutela auzia, bilera berririk ez dutelako egin uztailaren 7tik.
2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zenari gutxienez lau eta zortzi urte arteko espetxe zigorra ezarri diezaiokete. Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen Uribe, Ivan Cepeda senatari ezkertiarrak jarritako salaketa batean lekuko ziren hainbat paramilitarri... [+]
Yinon Levi izeneko kolonoak Odeh Hadalin aktibista hil du Zisjordania hegoaldean. 'No Other Land' dokumentala grabatzen lagundu zuen Hadalin, dokumental onenaren Oscar saria irabazi zuen martxoan. Kolono hiltzailea palestinar lurraldeak okupatzeagatik AEBetako zigor... [+]
Arma astunekin elkarri erasoka lau egun eman ondoren, baldintzarik gabeko su-etena adostu dute Kanbodiak eta Thailandiak, Malaysiaren bitartekaritzarekin, Kuala Lumpurren egin duten aurrez aurrekoan. Ezingo dute akabera hori ikusi bonbardaketetan, alde batean zein... [+]
Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.
AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.
Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]
The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]
Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.